2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Erreako xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2011ko apirilaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Erreako 15. poligonoko 1. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana. Horren xedea da estalpe tiki bat eraikitzea, nekazaritzako biltegiari atxikia, biltegi horren eta lurzatiaren mugen arteko eremua betez, laborantzarako tresnak eta gisakoak biltegiratzeko. Sustatzailea José Eugui Huarte da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Esteribarren, 2011ko apirilaren 6an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L1106314