78. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Constitución etorbidean kontribuzio bereziak ezarri eta ordenatzea. Behin-behineko onespena

Barillasko Udalak, 2011ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Constitución etorbideko urbanizazio lanak finantzatzeko kontribuzio bereziak ezarri eta ordenatzea, arlo hau arautzen duen ordenantza aplikagarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egon bitartean ukituriko jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahal dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak zehazten duen gisan, legeak ezartzen dituen ondorioak izan daitezen.

Epe horretan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2011ko apirilaren 6an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L1106313