78. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Constitución etorbideko unitatea mugatzeko proiektua hasiera batean onesteko erabakiaren baliogabetzea

Barillasko Udalak, 2011ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki du baliogabetzea 2009ko abenduaren 23an hasiera batean onesteko hartutako erabakia, eta bertan behera uztea Constitución etorbideko exekuzio unitatea mugatzeko proiektuaren tramitazioa eta jarduketa sistema lankidetza izan zedin egindako hautapena, baietsi baita M.ª José Baigorri Alonsok aurkeztu duen alegazioa. Prozeduraren desegokitasuna da erabaki honen arrazoia, indarra duen Udal Plan Orokor Sinplifikatuak hiri lurzoru finkatu kalifikatzen baitu jarduketa eremu hori, eta kalifikazio hori bere horretan utzi du Udal Plan Orokorraren proiektu berriak, Udalak behin-behinekoz onetsi baitu data honetan berean, hau da, 2011ko apirilaren 5ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2011ko apirilaren 6an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L1106312