1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
103/2011 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, erabakitzen duena ez dela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren mende jarri behar Gipuzkoako errepideko 22. zenbakian, Aitzoaingo El Soto industrialdean, dagoen industria naberako Ingurumen baimen integratuaren proiektua. Recuperaciones Metálicas Aizoain, S.L.k sustatu du.
2011ko otsailaren 22an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen hondakin metalikoak, tresna elektrikoen eta elektronikoen eta erabilitako baterien hondakinak kudeatzeko jarduerak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen erabakitzeko laburpen memoria. Proiektua Recuperaciones Metálicas Aizoain S.L. enpresak sustatu du. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumen eraginaren adierazpena behar duen edo ez erabaki behar da.
Behin proiektuaren ezaugarriak, industrialde horretako kokalekua eta izan dezakeen eragina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ez da Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren mende jarri behar Gipuzkoako errepideko 22. zenbakian, Aitzoaingo El Soto industrialdean, dagoen industria naberako Ingurumen baimen integratuaren proiektua, Recuperaciones Metálicas Aizoain, S.L.k sustatua, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Aitzoaingo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko martxoaren 15ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1105475