5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
HAUTESKUNDE ERROLDAREN BULEGOA.
PROBINTZIAKO ORDEZKARITZA
Hauteskunde atalen eta haietako mahai eta lokalen argitalpenaren zuzenketa, 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetarako
2011ko apirilaren 4an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen atal bakoitzeko hauteskunde mahaien zerrenda eta mahaiak zein helbidetan egonen diren, Nafarroako Parlamenturako eta udal eta kontzejuetarako 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan. Horri buruz ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:
Milagro udalerrian, hauteskunde lokalaren izendapen zuzena hau da: gizarte etxea, Nuestra Señora del Patrocinio kaleko 5. zenbakian.
Orotz-Betelu udalerrian, hauteskunde lokala udaletxea da eta bere helbide zuzena hau da: Urabayen Plaza, 1.
Iruñean, 2011ko apirilaren 14an.-Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako ordezkaria, Javier Piedrafita García.
Iragarkiaren kodea: F1107001