2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa
Igantziko Udalak, 2011ko martxoaren 18ko osoko bilkuran eta Udalbatzaren gehiengo osoa izanik, honako hau erabaki zuen.
1.-Hasiera batez onestea Igantziko landalurreko ondasunen erregistro fiskaleko 3. poligonoko 145. lurzatiko 570,00 metro koadroren desafektazioa. Helburua da Eustaquio Iguzquiaguirre Zozayari 1. poligonoko 475. lurzatian okupaturiko 190,00 m²-rekin trukatzea, aipatu lurzatiaren ondoko auzobidea handitzeko okupatu zitzaizkion haiekin, alegia.
2.-Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarkien oholean argitara dadila agintzea, aipatu artikulu horietan desafektaziorako aipatutakoari jarraituz.
3.-Aipatu trukaketaren baldintza agiria onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Igantzin, 2011ko apirilaren 1ean.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L1106218