Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
27E/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, 2011n Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia eta hura arautzeko oinarriak onetsi eta 15.000 euroko gastua baimentzen duena.
Liburutegien Zerbitzuak aditzera eman du komenigarria dela 2011n Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko laguntzen sistema bat ezartzea. Horretarako, diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi eta 15.000 euroko gastua baimentzea proposatu du.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. 2011n Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia eta hura arautzeko oinarriak onestea.
2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:
ZENBATEKOA | AURREKONTUKO KONTU-SAILA | EKITALDIA |
15.000,00 | G/A21001/4609/332202: Irakurketa sustatzeko laguntzak | 2011 |
3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi izanen dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2011ko martxoaren 22an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
2011n Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak
Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdia egin du, Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi publikoetan irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (IKTak) erabilera sustatzeko jardueren programazio sistematikoa bultzatze aldera, 15.000 euroko hasierako kontsignazioa duena. Honako hauek dira oinarriak:
1. Xedea.
Deialdiaren xedea da diru-laguntzak ematea 2011n liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak egiteko. Udalek, liburuzainekin batera antolatuko dituzte, eta, kasua bada, gizarte eta kultur arloko dinamizatzaile arduradunarekin.
Horren bidez, liburutegi publikoen helburua sendotu nahi da, herritarrei kulturaz eta informazioaz hornitzeko erraztasunak emateko, haien adina, jatorria, bizilekua edo prestakuntza kontuan hartu gabe.
Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen jarduerak, giza baliabideak eta materialak koordinatzea proposatu da, izan ere, haiek dira Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi publiko irekien arduradunak eta finantzatzaileak.
Hori guztia Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.
2. Diru-laguntzaren xedeko gastuak.
Diru-laguntza jasotzen ahalko da irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeagatik, betiere liburutegi publikoen titularrak diren toki entitateek 2011n sustatzen badituzte.
Honako jarduera hauek antolatzen ahalko dira:
-Igerilekuetako liburutegiak (langilearen gastuak kontuan hartu gabe).
-Irakurketa klubak (liburuen erosketa kontuan hartu gabe).
-Liburuen eta irakurketaren gaineko lehiaketak.
-Ipuin kontalariak.
-Irakurketa bultzatzeko ikastaroak.
-Solasaldiak egileekin.
-Liburuen, ikus-entzunezkoen eta ilustrazioen erakusketak.
-Irakurketari eta liburu berriei buruzko gidak.
-Literatur irakurraldiak.
-Idazketa lantegiak.
-Erabiltzaileei IKTak erabiltzen irakasteko lantegiak.
-Antzezlanak; irakurketa eta IKTak sustatzeko obrak erabilita.
-Deialdiaren xedearekin bat heldu den beste edozein jarduera.
3. Aurrekontua.
Diru-laguntzen deialdiaren zenbatekoa 15.000 euro da gehienez eta 2011ko gastuen aurrekontuko "Irakurketa sustatzeko laguntzak" izeneko A21001 A2420 4609 332202 kontu-sailaren kargura ordainduko da.
2011ko gastuen aurrekontuan behar adina kreditu bada, diru-kopurua handitzen ahalko da; betiere, deialdian aurkeztutako eskaerak baloratu baino lehen argitaratuko da azken zenbatekoa.
4. Onuradunak.
Liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jarduerak bultzatzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak aurkezten ahalko dira deialdira, baldin eta, diru-laguntza ematean, liburutegi hori Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen bada.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren gorabeheretariko batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdiaren xedeko laguntzen onuradun izan.
5. Prozedura.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat, diru-laguntzen deialdia norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, lege hori arautzen duten publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun, bereizkeriarik ez, kontrol, eraginkortasun eta eragimen printzipioak bermatzeko.
6. Bateragarritasuna.
6.1. Diru-laguntzak bateragarriak izanen dira irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko helburuarekin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Espainiako zein atzerriko beste administrazio publiko batzuek edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk edota partikularrek ematen dituzten laguntzekin.
6.2. Hala ere, beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako lanen kostua gainditzen badu.
7. Eskabideak eta agiriak.
7.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak ezarritako ereduaren araberako eskabideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistroetako edozeinetan. Eskaera inprimakia Turismo Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.
Eskaerak telematika bidez aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoan dagoen fitxa erabiliz. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/. Fitxa horretan esteka bat egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoarekin. Identifikatzeko, ziurtapen digitala beharko da.
Behar diren baliabideak ez dituzten eskatzaileei edo aholkularitza behar dutenei tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 guneak ditu haien esku, Iruñeko Orreaga etorbideko 11n eta Tuterako Foruen Plazako 5-6 zenbakietan. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtapen digitala izatea.
7.2. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:
a) Liburutegi publikoetan irakurketa eta IKTen erabilera sustatzeko jardueren programazioa, 1. eranskineko eskabide ereduari jarraikiz.
b) Eskatzaileak bere eskaera hobeki arrazoitzeko interesgarritzat jotzen dituen agiriak, 11.5 oinarrian aipatzen diren balorazio irizpideei jarraikiz.
c) Diru-laguntza eskatu duen udalak 2010ean bere liburutegian edo liburutegietan funtsak eskuratzeko eta irakurketa sustatzeko jarduerak egiteko egindako ekarpena frogatzen duen agiria.
7.3. Eskaerak behar diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barrenean zuzen dezala eta adieraziko zaio, bestela, eskaerari uko egin diola pentsatuko dela, eta espedientea beste tramiterik gabe artxibatuko da.
8. Epea.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
9. Diru-laguntzaren ezaugarriak eta portzentajea.
9.1. 2011n toki entitate arduradunek antolatu eta liburutegi publikoetan egiten diren jarduerek jasoko dute diru-laguntza.
9.2. Diru-laguntzen gehieneko portzentajeak liburutegien zerbitzuaren hedapena eta esparruaren araberakoak izanen dira, 2. eranskineko sailkapenari jarraikiz:
-Hiriko liburutegiak (2. eranskineko 1. atala): urteko programazio aurrekontuaren %40 bitarte.
-Eskualdeko liburutegiak (2. eranskineko 2. atala): urteko programazio aurrekontuaren %50 bitarte.
-Herriko liburutegiak (2. eranskineko 3. atala): urteko programazio aurrekontuaren %60 bitarte.
-Bestelako liburutegiak (2. eranskineko 4. atala): urteko programazio aurrekontuaren %70 bitarte.
10. Programazioaren jarraipena.
Liburutegien Zerbitzuak, Liburutegi Sarearen Atalaren bidez, aholkularitza zerbitzua emanen du programazioaren prestakuntzan eta, horretaz gain, jarduera nola betetzen den baloratuko du.
11. Esleitzeko prozedurak eta irizpideak.
11.1. Prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18.etik 24.era bitarteko artikuluetan aipatutakoa izanen da.
11.2. Artikulu horietan ezarritakoa aplikatzeko, hona hemen deialdiaren lehentasunezko jarraibideak, 11.5 atalean aintzat hartuko direnak:
Irakurketa eta liburutegi publikoa sustatzeko jarduerak, izan daitezkeen erabiltzaileen artean prestakuntza eta sormenezko aisia bultzatzeko.
IKTen erabilera hedatu eta sustatzeko jarduerak, haien ezagutza demokratizatu eta liburutegi publikoak izan ditzakeen erabiltzaileek erabiltzeko.
Irakurketaren sustapenarekin lotutako urteurrenak eta oroitzapen ospakizunak bultzatzeko jarduerak.
11.3. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuak tramitatuko ditu.
11.4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikuluak agintzen duenari jarraikiz, eskaerak ebaluatzeko organo kolegiatu bat eratuko da, honela:
Batzordeburua: Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.
Batzordekideak:
-Liburutegi Sarearen Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.
-Liburutegi Sarearen Atalari atxikitako liburutegiko arduradun bat.
-Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Artxibo eta Liburutegien Batzordeko kide bat.
Organo kolegiatu horrek arlo horretan adituak diren pertsona fisikoen edo entitate pribatuen aholkua eska dezake.
11.5. Organo kolegiatuak, aurkeztutako eskaerak baloratu eta laguntzen zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko ditu irizpide objektibo eta gehieneko puntuazio hauek:
a) 2010ean, funtsak eskuratzeko, Udalak eman duen diru-laguntzaren ondoriozko tasa, eurotan eta biztanleko: 20 puntu.
b) 2010ean, irakurketa sustatzeko jarduerak egiteko, Udalak eman duen diru-laguntzaren ondoriozko tasa, eurotan eta biztanleko: 20 puntu.
c) Aurkeztutako jardueren programazioa: 50 punturaino baloratuko dira, helburu hauek dituzten jarduera edo programak, garrantziaren arabera, barnean hartzen dituen kontuan hartuta:
-Irakurketa urte osoan sustatzeko programen mantentzea.
-Irakurtzeko ohitura sortzea.
-Liburutegiko funtsen, baliabideen eta zerbitzuen ezagutza sustatzea.
-Herriko ikastetxeekiko eta/edo eskola liburutegiekiko lankidetza bultzatzea.
d) Liburutegia edo liburutegiak 2010eko datu estatistikoak betetzea, Liburutegien Zerbitzuaren "DataBib" informatika aplikazioaren bidez, 2011ko otsailaren 1a baino lehen: 10 puntu.
11.6. Organo kolegiatuak onartutako aurrekontuak kontuan hartuta, puntuazio altuena lortu duen eskaera finantzatzeko portzentajea proposatuko du, betiere obraren aurrekontuaren %65 gainditu gabe, eta gainerako eskaerei diru-laguntza emanen die, haiek lortutako puntuazioaren arabera dagokien zuzeneko portzentajean eta diru-laguntzen zenbateko osoak horretarako baimendutako aurrekontua gainditu gabe.
11.7. Liburutegi publiko bakoitzeko, urtean, diru-laguntza ez da 1.000 eurotik gorakoa izanen.
12. Ebazpena.
12.1. Organo kolegiatuak, eskaera guztiak aztertu ondoren, Kulturako zuzendari nagusiari proposamen arrazoitua eginen dio, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epearen barruan, ebazpena eman dezan.
12.2. Deialdiaren xedeko diru-laguntzen banaketa jakinarazi ondoren, toki entitateak hamabost eguneko epea izanen du, diru-laguntza hori jasotzeko baldintzak onartzen dituela jakinarazteko.
Emandako diru-laguntza onartzen dela jakinarazten ez bada, toki entitateak haren eskaerari uko egin diola uste izanen da eta aldez aurretik ebazpena emanen da, hura Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halakoetan, Liburutegien Zerbitzuak gerakina erabiltzen ahalko du, diru-laguntzak emateko deialdiaren baldintzak bete arren dirurik ez egoteagatik laguntzarik jaso ez duten toki entitateei.
10.3. Onetsitako diru-laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren webgunean jarriko dira jendaurrean, honako datu hauekin: deialdia, laguntza zein programa eta zein aurrekontu kredituri egotziko zaien, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.
13. Diru-laguntzaren ordainketa
13.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2006 Foru Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntzak ordainduko dira Liburutegien Zerbitzuak aldeko txostena eman eta gero, Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, hurrengo atalean ageri diren agiriak aurkezten direnean.
13.2. Egindako jardueren memoria labur bat, jarduera bakoitzeko partaideen kopurua, gutxi gorabehera, eta interesgarritzat jotzen den beste edozein argibide bilduko dituzte frogagiriek. Ezinbestekoa izanen da frogagiriak aurkeztea, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz.
7.1 oinarrian aurreikusitako tokietan aurkeztuko dira frogagiriak.
13.3. Egindako gastuaren frogagiriak aurkezteko azken eguna 2011ko azaroaren 30a izanen da.
14. Onuradunaren betebeharrak.
14.1. Liburutegien Zerbitzuak kasuan kasuko ordainketak egin baino lehen, kontratazioaren egiaztapena egin dadila eskatzen ahalko du.
14.2. 13. oinarrian aipatzen diren dokumentuak aurkeztea ezinbesteko baldintza izanen da ordainketa diru-laguntza osoaren adinakoa izateko.
14.3. Diru-laguntza jasotzen duten jarduerak direla-eta, argitara ematen den publizitatean honako hau aipatuko da: "Laguntzailea: Nafarroako Gobernua".
15. Gorabeherak eta eginbeharrak ez betetzea.
15.1. Diru-laguntza jaso duen programazioa aldatzeko, lehendabizi, Liburutegi Sarearen Atalak aldaketen aldeko txosten idatzia aurkeztu beharko du.
15.2. Oinarriotan edo lehenengo oinarrian aipatzen den araudian ezarritako eginbeharretakoren bat betetzen ez bada, edo emandako datuak faltsuak badira, Administrazioak ahalmena izanen du laguntza kentzeko eta, kasua bada, hartutako dirua itzul dadila eskatzeko.
16. Arau-hausteak eta zehapenak.
16.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da. Halaber, dirua itzuli beharko da, egiaztatzen denean organo kudeatzaileak diru-laguntzaren helburu kulturalak osorik betetzen direla bermatzeko emandako jarraibideak behin eta berriro ez direla bete.
16.2. Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 46. artikuluan aipatutakoa izanen da.
17. Errekurtsoak.
Deialdiaren, oinarrien eta horiek betearazteko egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
I. eranskina
Eskabide eredua
Irakurketa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia
berrien erabilera sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia. 2011. urtea
Datu orokorrak:
Toki entitatea:
Programazioaren arduraduna:
Helbide elektronikoa:
Telefonoa:
Faxa:
Proposatutako programazioa:
2011. urtean irakurketa eta informazioaren teknologia berrien erabilera sustatzeko jardueren programazioa liburutegi publiko honetan:
(Zehaztuko da, gutxienez, jarduera mota eta haren edukia, nork eginen duen eta nori zuzenduko zaion. Hori dena azaltzeko, behar den espazio guztia erabiliko da eta, nahi izanez gero, programazioa eskabide eredu honen eranskin gisa aurkeztuko da).
Laburpen taula:
Programazioa jarraian ageri den taulan laburtuko da. Nahitaez, egiteko data aipatuko da, bai eta jarduera bakoitzerako aurreikusi den aurrekontua ere.
... Liburutegi publikoa
Irakurketa eta iktak bultzatzeko jardueren programazioa 2011
ZENBAKIA | JARDUERA | DATA | KOSTUA |
1 | |||
2 | |||
3 | |||
4 | |||
5 | |||
6 | |||
Guztira | |||
............................(e)n, 2011ko ........................aren ...........(e)an. (Alkatearen sinadura) ...............................................
2. eranskina
Liburutegien sailkapena
1. Hiriko liburutegiak:
Barañain
Burlata
Iruña-Alde Zaharra
Iruña-Txantrea
Iruña-Iturrama
Iruña-Milagrosa
Iruña-Sanduzelai
Iruña-Mendillorri
Iruña-San Pedro
Iruña-Yamaguchi
Zizur Nagusia
2. Eskualdeko liburutegiak:
Altsasu
Lizarra
Zangoza
Tafalla
Tutera
3. Herriko liburutegiak:
Ablitas
Andosilla
Antsoain
Agoitz
Aranguren ibarra
Arguedas
Artaxoa
Artika
Aurizberri
Azagra
Baztan
Bera
Beriain
Berriozar
Buñuel
Cabanillas
Cadreita
Caparroso
Zarrakaztelu
Cascante
Castejón
Cintruénigo
Corella
Cortes
Eguesibar
Etxarri Aranatz
Faltzes
Fitero
Funes
Fustiñana
Uharte
Irurtzun
Larraga
Leitza
Lerin
Lesaka
Lodosa
Martzilla
Mendabia
Milagro
Murchante
Noain
Olazti
Erriberri
Iruña-Etxabakoitz
Azkoien
Gares
Ribaforada
San Adrián
Valtierra
Viana
Alesbes
Atarrabia
4. Bestelako liburutegiak:
Oibar
Allo
Añorbe
Arroitz
Kaseda
Fontellas
Doneztebe
Lakuntza
Lekunberri
Los Arcos
Irunberri
Mañeru
Mélida
Mendigorria
Miranda Arga
Monteagudo
Obanos
Oteitza
Erronkari
Sartaguda
Sesma
Urdiain
Ziordia
Iragarkiaren kodea: F1106134
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
