1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2E/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako abeltegietarako egokiak diren eskurako hobekuntza teknikoak aplikatzea sustatzen duena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009rako laguntzen deialdia onetsi zen.
Aldez aurretik, arau honen berri eman zitzaion Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, eta hark Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen "Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak" izeneko XA 51/2009 laguntza gisa (EBren egunkari ofiziala, 2009ko uztailaren 14koa).
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 17ko 132/2010 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Agindua aldatu eta 2010eko laguntzen deialdia onetsi zen.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.
Aurrekoan oinarrituta, foru agindu honek bi helburu ditu: batetik, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia egitea 2011ko ekitaldirako. Deialdian aplikatzekoak dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduan (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 17ko 132/2010 Foru Aginduak aldatzen duena) ezarritako arauak.
Bestetik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Agindua aldatzen da, eta zer jarduketek jaso dezaketen diru-laguntza zehazten, eskaerak aurkezteko epe berria ezartzen eta inbertsio bukaerako justifikazio prozedura eta dagozkien ordainketak doitzen dira; hori guztia onuradunak ahalik eta berme juridiko handienak izan ditzan ziurtatzeko eta neurria bera hobeki kudeatzeko.
Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Agindua aldatzea.
Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Agindua, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena, foru agindu honen I. eranskinean ageri den moduan.
Lehen xedapen gehigarria. 2011. urteko laguntzen deialdia.
1. 2011ko ekitaldirako deialdia onesten da, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko.
2. Deialdi honetan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduan ezarritako arau erregulatzaileak eta foru agindu hori aldatzen duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 17ko 132/2010 Foru Aginduan ezarritakoak aplikatuko dira. Foru agindu hark ezarri zituen ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak.
Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.
Foru agindu honen aplikazioak sortzen dituen gastuetarako 330.000 euroko gastua baimendu da 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Abeltegi intentsiboetarako laguntzak, biosegurtasunerako eta ingurumena hobetzeko" izeneko 721002-72230-7700-412106 kontu-sailaren kargura.
Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
I. ERANSKINA
Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauen aldaketa.
Bakarra. Ondotik adierazten den moduan aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Agindua, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena:
1. I. eranskineko 3. artikuluaren 1. puntuko a) letraren bigarren lerroaldea aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:
"Diruz lagun daitekeen eskurako hobekuntza teknikoetako inbertsiotzat ez dira jotzen III. eranskinean aipatutako inbertsioak, hau da, 2011ko deialdian diruz lagun ez daitezkeen eskurako hobekuntza teknikoak".
2. I. eranskineko 7. artikuluaren 1. puntua aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:
"1. Konpromiso orokorrak:
Onuradunek konpromisoa hartuko dute inbertsioak arau hauetan ezarritako baldintzei jarraituz egiteko, eta 2011ko abenduaren 1a baino lehen bukatzeko."
3. I. eranskineko 10. artikuluaren 3. puntua aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:
"3. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdia argitaratzen denetik hasita."
4. I. eranskineko 15 artikuluaren 2. puntua aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:
"2. Laguntzak ordainketa bakar batean emanen dira, 2011ko abenduaren 1etik aurrera, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, inbertsioa osorik eta arau hauetan eta diru-laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako moduan egin dela frogatzen duten agiriak aurkeztu ondotik."
5. III. eranskina aldatzen da, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:
III. ERANSKINA
2011ko deialdian diruz lagun ez daitezkeen eskurako hobekuntza teknikoak.
1. Minda bac-a, hobiak maiz husteko.
2. Simaurraren konposta egitea barreiaketa-gurdiarekin.
3. Minda putzu eta hobiak estaltzea.
4. Minda banatzeko ekipamendua.
5. Biomasa berokuntzan erabiltzeko ekipamendua.
6. Aireberritze zentralizatua eta airea garbitzea.
7. Hegaztiak gizentzeko haztegietako kontrol bioklimatikorako ekipamendua.
8. Eskurako hobekuntza tekniko berri bat kontrolatzeko gailuei lotuta ez dauden emari-neurgailu, zunda eta sentsoreak.
9. Oilo-gorotzaren idortegia.
10. Taldeka eta sarbide libreko kaioletan zerrien instalazioa, eskurako hobekuntza teknikoak erabilita.
Iragarkiaren kodea: F1105687