77. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraituz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, aurkeztu zuen eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean.

Gero, izangai batzuek borondatezko eszedentzia eskatu zuten, ondorioak jabetza hartzeko egunetik beretik izanik, data horretan administrazio horretan berean edo beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zirelako, eta beste batzuek uko egin zioten lanpostua hautatzeari.

Ondorioz, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dauden izangaiek beteko dituzte lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko izendapen proposamena osatzen da, honako hauen alde:

ALVAREZ VILLANUEVA, ELENA MARIA

CAMPOS DE TEBA, NATALIA

RECALDE IGLESIAS, ISABEL

ZAPATERO IBARROLA, NURIA

LAPLAZA ARA, SONIA

LOPEZ VAQUERA, GONZALO

MURGA GARCIA, ROCIO

SAINZ DE BARANDA LOPEZ-ARTAMENDI, BEATRIZ

ENRIQUEZ BARROSO, JOAQUINA EVA

EITO CUELLO, JUAN JOSE

ESQUIROZ AYESA, PEDRO

BENITO ANDRES, SARA

ROBLES SALAS, ANA M.ª

JIMENEZ LOPEZ, BEATRIZ

MORENO GARCIA, MARINA SOLEDAD

RUIZ MONGE, MARIA

MARCO LANDA, CARLOS

ZABALETA ULAYAR, AMAIA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 6an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1106498