75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

101/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak plangintza proiektu garrantzitsuak jarri ditu abian, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legeak ezartzen duen bezala. Proiektu horiek 2008. urtean abiatu ziren, Gizarte zerbitzuen zorroa onetsi zuen Foru Dekretua eta Gizarte Zerbitzuen I. Plan Estrategikoa onestearekin batera. Hala foru dekretuak nola plan estrategikoak Nafarroa osoan dute eragina.

Inbertsioek bat etorri behar dute Nafarroako eremu orokorreko gizarte zerbitzuen zorroko prestazio eta zerbitzuekin.

Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak egokitzat jotzen du lehentasuna ematea zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hirugarren adinekoen zentroetako inbertsioei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan inbertsioak egiteagatik Nafarroako toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdia onestea; orobat, deialdiaren oinarriak, foru agindu honen eranskinean datozenak, onesten dira.

2. Milioi bat eta berrehun mila (1.200.000,00) euroko gastua baimentzea, baldin eta aurrekontuetan behar adina badago, 2011ko ekitaldirako "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Toki entitateek, interesdun direnez, zilegi izanen dute deialdiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura eta hango Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 22an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

Toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, adineko pertsonei eguneko arreta emanen dieten landa zentroetan inbertsioak egiteagatik

1. Deialdiaren xedea eta eremua.

1.1. Toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan haien mendeko eguneko arretako landa zentroetan inbertsioak egiteagatik.

1.2. 2010ean eta 2011n eguneko arretako landa zentroak eraikitzen egindako obrak finantzatzeko izanen dira diru-laguntzak, haiek Nafarroako Foru Komunitateko adineko pertsonei, mendekotasuna dutenei eta ez dutenei, arreta emateko badira.

1.3. 2010ean hasi edo gauzatu eta bukatutako inbertsioek izanen dute diru-laguntza. 2010eko proiektu teknikoak garatzen dituzten obrak hasiz gero ere diru-laguntzaren xede izaten ahal dira, deialdiaren beharkizunak betetzen dituzten inbertsioak badira.

1.4. Ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio berak edo beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek ematen dituzten diru-laguntzekin, baina horretarako, entitate eskatzaileak nahitaez jakinarazi beharko dizkio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari beste zer diru-laguntzak jasotzen dituen, haiek jaso eta unean berean.

Diru-laguntza guztiak bat eginik inbertsioaren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da emandako diru-laguntza murriztea edo itzularaztea, soberakinaren arabera.

2. Aurrekontuko dirua.

Deialdirako 1.200.000 euro erabiliko dira, 2011ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura.

Diru kopuru horretatik, 900.000 euro 2010ean hasi edo bukatutako eguneko arretako landa zentroen eraikuntzan egindako inbertsioetarako izanen dira, eta 300.00 euro 2010ean onetsitako proiektu teknikoak garatzen dituzten eguneko arretako landa zentroetako obrak hasteko inbertsioetarako.

Kontzeptu horietako batean dirurik sobratzen bada, besteari gehituko zaio.

3. Diru-laguntzen zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntza banatzeko, irizpide hauek aplikatuko dira:

-Gehienez ere, 300.000 euroko diru-laguntza emanen da proiektu eta entitate eskatzaile bakoitzeko, eguneko arretako landa zentroetan 2010ean hasi edo gauzatu eta bukatutako obrentzat.

-Gehienez ere, 100.000 euroko diru-laguntza emanen da 2010eko proiektu teknikoak garatzen dituzten eguneko arretako landa zentroetan obrak hasteko.

Aurrekontua erabilgarri dagoenean bakarrik gainditzen ahalko dira muga horiek eta onartutako aurrekontuen arabera eginen da banaketa.

Oro har, zer-nolako inbertsioak diren eta zein diren bigarren oinarrian diru-laguntzetarako jasotako kopuruak, diru-laguntzak ez dira inoiz deialdi honetako inbertsiorako onartutako aurrekontuaren %80 baino handiagoak izanen.

Ezarritako gehienekoetara iristeko adinako aurrekontu erabilgarririk ez bada, onartutako aurrekontuen arabera eginen da banaketa.

3.2. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje horiek baino txikiagoa izanen da, eskaeran hala adierazten denean.

4. Onuradunak.

4.1. Deialdiaren beharkizunak betetzen dituzten eskabideak aurkezten dituzten Nafarroako toki entitateek eskatzen ahalko dute diru-laguntza deialdi honen babesean.

4.2. Diru-laguntza jasotzen duten zentroek gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Dekretuan ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte, bai eta arlo horretan indarra duten gainerako arauak ere.

4.3. Obrak egiteko hautatzen diren lurrek edo eraikinek erabilgarri eta laguntza eskaeraren xederako prest egon beharko dute 20 urtez gutxienez.

5. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira zuzenean (González Tablas kalea, 7; 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 36ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan, deialdi hau NAO.ean argitara eman eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean.

Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dira. Lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, harrera data eta tokia adieraziko dira. Argibide horiek eskaeraren aurkezpena frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dute.

Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi honetako oinarriak onartzea.

6. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

6.1. Diru-laguntzen eskabideak behar bezala osatu eta sinaturiko inprimaki batean eginen dira, II. eranskinaren arabera. Eredu hori Nafarroako www.navarra.es atarian eskuratzen ahal da. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiak:

A.-Eskualde horretan baliabide hori behar dela frogatzen duen txosten tekniko laburra. Bertan, gizarte zerbitzuen eremuko zahartze proiekzioak eta datu demografikoak, eguneratuta, sartuko dira. Itxaron zerrenda edo baliabidea erabil dezaketen pertsonena gehituko da, halakorik bada.

B.-Egin gogo den inbertsioaren eragina justifikatzen duen txostena, hura egiteko kostua eta epeak, baita finantzabidea ere, behar bezala eguneratua. Eguneko arretako landa zentroaren funtzionamenduaren programa deskribatu beharko du eta, gutxienez ere, zentroaren edukiera, kudeaketa plana, antolaketa egokiena, emanen dituen zerbitzuen programa eta haien kostua jasoko ditu, baita funtzionamenduan jartzeko aurreikusten diren epeak ere.

C.-Toki entitateak emandako ziurtagiria, biztanle kopurua adierazten duena.

D.-2010ean bukatutako obrei buruzko eskaerek toki entitatearen ziurtagiri bat beharko dute, non eraikitzeko eta bukatzeko epeak jasoko diren, baita noiz jarri gogo den funtzionamenduan ere.

E.-Onetsitako proiektu teknikoak garatu edo 2010ean hasitako obrak jarraitzen dituzten eguneko arretako landa zentroetako obrak hasteko eskaerek, bidezko bada, proiektu teknikoa (aurretik eskatutako aldaketekin), eskaera eguna bitarte egindako jarduketak eta 2011n egin gogo diren inbertsioak jasoko dituzte.

F.-Inbertsioaren xedeko lurren edo eraikinen egoera frogatzen duten agiriak. Agiri horiekin jabetza frogatuko da edo, hala denean, zer erabilgarritasun duten, eta indarra duen hiri antolamenduko plan orokorrarekin edo hirigintza araudiarekin bateragarriak diren.

Gaur egungo erabilgarritasuna deialdian eskatzen dena baino laburragoa bada, zer jardueratarako eskatzen den diru-laguntza, hartarako eta ezarritako urteetarako erabiliko dela adierazten duen konpromisoa aurkeztu beharko dute, behar bezala formalizatuta, ondasunaren titularrak eta entitate eskatzailearen ordezkariak.

Obren sustatzaileak erabiltzeko eskubidea baizik ez badu, beharrezkoa izanen da jabeak obrak egiteko baimena espresuki eman duela azaltzen duen dokumentua eranstea.

G.-Dokumentazio ekonomikoa, datu hauek zehatz-mehatz ematen dituena:

-Aurreikusitako inbertsioaren finantzaketa plana: funts berekiak, diru-laguntzak, kredituak...

-Onetsitako azken ekitaldiko kontuak eta diruzaintzako gerakinak.

-Toki entitatearen zorra, halakorik badu, finantza pasiboen zerrenda eta egungo finantza karga barne direla.

-Bideragarritasun ekonomikoaren plana, zentroa ireki ondorengo 3 urteetako kudeaketarako.

H.-Eskaeraren alde egiteko, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu, foru agindu honetan zehazten diren irizpide eta zehaztasunak kontuan hartuz.

6.2. 6.1 oinarrian eskatzen den dokumentazioa lehendik deialdi publikoetan aurkeztu bada, inguruabar horren berri emanen da idatzita ziurtagiri baten bidez, non entitate eskatzaileak dokumentuak, deialdia eta Nafarroako Gobernuko zein departamentutan aurkeztu zen adieraziko baititu.

7. Instrukzioa.

7.1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak instruituko du prozedura. "Instrukzio organoa" aipatzen denean, zerbitzu hori aipatzen dela ulertuko da.

7.2. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, aurkeztu diren agiriak aztertuko eta kalifikatuko ditu instrukzio organoak; ondoren, eskatutako agiriak, behar den epean eta moduan aurkeztu direnak, onartzen diren ala ez ebatziko du.

Aurkezten diren agirietan akatsik badago edo zerbait falta bada, 10 egun naturaleko epea emanen da zuzenketak egiteko. Eskatzen den dokumentazioa Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko da (González Tablas kalea, 7; 31005 Iruña).

7.3. Instrukzio organoak egokia iruditzen zaion dokumentazio osagarria eskatu eta bidezkoak diren egiaztapenak egiten ahalko ditu, aurkeztutako dokumentazioaren egiazkotasuna frogatzeko. Izapide horiek bukatu ondoren hasiko da balorazioaldia.

8. Balorazioa.

8.1. Balorazio batzorde bat eratuko da, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko bi teknikarik eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako teknikari batek osatua.

Batzordeak lankidetza eta laguntza teknikoa eskatzen ahalko dizkie Departamentuko gainerako unitate administratiboei. Batzordearen txostena lotzailea izanen da.

8.2. Laguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da. Prozeduran irizpide hauek erabiliko dira, eta gehienez ere 50 puntu lortzen ahalko dira:

A.-Inbertsioaren behar soziala eta zentroen eragina eta inpaktua, aurkeztutako txostenen arabera: 30 puntu, gehienez.

B.-Proiektuaren koherentzia: 20 puntu, gehienez.

-Barne koherentzia/bideragarritasun teknikoa: 10 puntu, gehienez.

-Koherentzia/bideragarritasun ekonomikoa: 10 puntu, gehienez.

Diru-laguntza lortzeko, 25 puntu edo puntuazio handiagoa erdietsi beharko da.

Eskaerak zein bere aldetik baloratuko dira, bigarren eta hirugarren oinarrietan ezarritakoa kontuan hartuta, baita oinarri horietan jasotako jarduketa mota guztietarako aurreikusitako aurrekontu erabilgarria ere.

Departamentu honek emandako diru-laguntza ez bada onartutako aurrekontuaren %80ra iristen, entitate eskatzaileek berriro aurkezten ahalko dute eskabidea, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Betiere, berriro aurkezten den programak jatorrizkoaren xedea eta ezaugarriak izan beharko ditu eta ez du balorazioa aldatuko.

9. Ebazpena.

9.1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio aurkezturiko eskabideen gainean ebaztea. Diru-laguntzarik emanez gero, xedea, zenbatekoa, pagatzeko modua, lorturiko puntuazioa, inbertsioak burutzeko data eta harturiko diru-laguntza frogatzen duten agiriak aurkezteko data agertuko dira.

9.2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean horretarako berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu egin direla ulertuko da.

9.3. Diru-laguntza emateko edo ez emateko, bai eta haren zenbatekoa zehazteko ere, beharrezkoa izanen da aurrekontuan horretarako dirua izatea.

9.4. Eskabideen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta diru-laguntza jasoko duten eskatzaileak azalduko dira. Eskabide batzuk ezetsiz gero, horiek ere agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Ebazpen horretan ondoko datu hauek azalduko dira: deialdia, programa, diru-laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

10. Diru-laguntzaren kudeaketa.

10.1. Diru-laguntzaren xedeko proiektua hirugarren batzuk osorik edo partzialki kontratatuz edo administrazioaren bidez gauzatzen ahalko da.

10.2. Hirugarrenekin hitzarturiko jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa egiteko, idatziz izenpetu beharko da kontratua.

10.3. Hornitzaileen kontratazioan eraginkortasuna eta ekonomia bermatzearren, kontratuaren esleipena aurkezten denean, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean agiriz frogatu beharko da kontratuei buruzko foru legean ezarritako prozedurak bete direla. Baldintza hori ez betetzeak laguntza baliogabetzea ekar dezake.

Betiere, kontratistek soilik onuradunen aurrean erantzun beharko dute, eta administrazioaren aurrean onuradunak izanen du diruz lagundutako helburua betetzearen erantzukizun osoa.

Onuradunek hirugarrenekin kontratatzen duten jardueran errespetatu egin behar dira diru-laguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta baldintza hori betetzea onuradunen ardura izanen da. Kontratistek, berriz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

Dena dela, diru-laguntzaren xedean izaten diren desbiderapenak onuradunaren kontura izanen dira, eta ez da zilegi izanen diru-laguntza igoerarik erreklamatzea.

10.4. Inbertsioak diruz lagundutako proiektuaren arabera eginen dira. Aldaketarik eginez gero, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko zaio horren berri, aldez aurretik baimena eman dezan.

11. Diru-laguntzaren ordainketa.

11.1. Diru-laguntzaren xedeko jarduketak egin izana 2011ko azaroaren 30a baino lehen egiaztatu beharko da.

Ordainketa partzialak egiten ahalko dira, inbertsioak aurkeztu ondoren, diruz laguntzen den entitateak onartutako gastuaren ordainagiriak erantsita, eta diru-laguntza guztiaren %25 azken ordainketarako gordeko da.

Azken ordainketarako, entitate onuradunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a.-Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.

b.-Gastua frogatzen duen kontuaren ziurtagiria, entitate onuradunaren arduradunak sinatua, laguntzen destinoari buruzko deklarazioa eta horren frogabidea, III. eranskinean ezarritako ereduaren arabera. Ziurtagiri horri gastuen jatorrizko frogagiriak, zigilatzeko, eta egindako ordainketak erantsiko zaizkio edo toki entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, gastuak eta ordainketaren data eta zenbatekoa adierazita dituela.

c.-Bestelako finantzabidearen frogagiriak (funts berekiak, maileguak edo beste diru-laguntza edo baliabide batzuk). Horietan hauek azalduko dira: zenbatekoa, jatorria eta funts horiek diruz lagundutako xedean duten aplikazioa.

d.-2010ean bukatutako zentroen eraikuntza finantzatzeko ematen diren diru-laguntzetarako, obra bukaerako ziurtagiria eta hura onartzeko akta eskatuko dira, jabeak, zuzendaritza fakultatiboak eta enpresa esleipen hartzaileak sinatuta.

e.-2010eko proiektu teknikoak garatzen dituzten obrak hasteko eta 2010ean egindako eraikuntza faseak jarraitzeko ematen diren diru-laguntzetarako, obra hasierako akta eta 2011n egindakoen ziurtagiria erantsiko dira. Zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta enpresa esleipen hartzaileak sinatuko dituzte dokumentuok.

f.-Bidezkoa bada, jarduteko baimenaren eskaera, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren 21. artikuluan xedatu bezala.

g.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eskubidea du beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein agiri eskatzeko, emandako diru-laguntzaren justifikazioa egiaztatzearren.

Inbertsioaren azken kostua diruz lagundutako aurrekontua baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murrizketaren arabera gutxituko da.

Inbertsioen kostuan ez dira sartuko finantza gastuak, establezimendukoak edo kudeaketakoak.

11.2. Egindako inbertsioen proportzioan ordainduko dira diru-laguntzak, haiek justifikatu ondoren.

12. Betebeharrak.

12.1. Onuradunak honako betebehar hauek izanen ditu:

a.-Diruz lagundutako inbertsioa egin izana frogatzea, baita diru-laguntza emateko edo erabiltzeko beharkizun eta baldintza guztiak betetzen dituela ere.

b.-Diru-laguntza jaso izanaren berri ematea jendaurrean eta, obra hastean eta haren ondoan, kartel bat jartzea, non adieraziko baita Nafarroako Gobernuak finantzatuta egiten dela inbertsioa; eta, oro har, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan ezarritako eginbeharrak betetzea. Foru agindu horretan, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta zentroetan egiten diren programa, jarduera, inbertsio eta jarduketetan Nafarroako Gobernuak duen parte hartzearen berri emateko arauak ezarri ziren.

c.-Eman edo jaso diren diru-laguntzen gainean organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen guztiak onartzea.

d.-Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea diru-laguntzak ematen dituen organoari.

e.-Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak dituztela frogatzea.

f.-Kontabilitate edo erregistro liburuetan laguntza jaso izana erregistratzea, indarra duten arauei jarraikiz horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

g.-Eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako betebeharrak.

12.2. Diru-laguntzaren xedeko inbertsioak bukatua beharko du izan hiru urteko epean, diru-laguntza ematen dela jakinarazten den egunetik hasita.

12.3. Diru-laguntza emateak berarekin ekarriko du zentroak eguneko arretako landa zentro gisa funtzionatzen eduki beharra gutxienez 20 urtez; gero ere, gizarte zerbitzuekin zerikusia duten jardueretarako erabili beharko da.

Erregistro publiko batean inskribatzen ahal den inbertsioa izanik, betebehar hori adierazi beharko da erregistroko inskripzioan, baita emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

Ezarritako gutxieneko epea bukatu baino lehen afektazioa eteten bada, amortizatu gabeko diru-laguntzaren partea itzuli beharko da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari lotua egonen da, zein dela ere haren jabea, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28.4.b) artikuluan ezarritako moduan.

13. Ez-betetzeak.

13.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2007 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren kasuetako edozein gertatzen denean, jasotako diru kopuruak, oso-osorik edo haien zati bat, itzuli beharko dira eta diru-laguntza ordaindu zenetik sortutako berandutza korrituak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan finkatutakoari jarraikiz.

13.2. Onuradunak ia osorik betetzen baldin baditu ezarritako baldintzak, eta frogatzen baldin bada bere jarduera konpromisoak betetzera bideratu duela ezbairik gabe, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpidearen arabera finkatuko da, hau da, gastu justifikatuek aurrekontukoen aldean duten proportzioaren arabera.

13.3. Aurreko atalean xedatutakoa ezertan galarazi gabe, arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraituko zaio.

14. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Diru-laguntzarako eskaera

Toki entitateentzako 2011ko diru-laguntzak, eguneko arretako landa zentroetan inbertsioak egiteagatik.

ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK:

Toki entitatearen izena:

................................................................................................................................

IFZ: ........................................................................................................................

Helbidea: ...............................................................................................................

PK: ...................... Herria: ................................................... Tel.: ...........................

Harremanetarako pertsona: ...................................................................................

Sakelakoa: ........................ Helbide elektronikoa: .................................................

ORDEZKARIAREN DATUAK:

Izen-deiturak: .........................................................................................................

NANa/IFZ: ................ Entitatearekin duen harremana: ..........................................

JAKINARAZPENARI BURUZKO DATUAK:

Izen-deiturak: .........................................................................................................

Jakinarazpenerako helbidea: .................................................................................

Herria: ............................................ Probintzia: ............................ PK: .................

Jakinarazpenetarako beste bide edo toki batzuk: ..................................................

JARDUKETAREN EZAUGARRIAK:

Inbertsioa justifikatzen duen proiektuaren izena: ............................................

................................................................................................................................

FINANTZATU BEHARREKO JARDUKETAK:

Inbertsioa

Eskatutako

zenbatekoa

Portzentajea

[ ] 2010ean onetsitako proiektu teknikoetako obra hasiera

................ euro

................. euro

%.........................

[ ] 2010ean hasitako obren jarraipena.

................ euro

................. euro

%........................

[ ] 2010ean gauzatu eta bukatutako obrak.

................ euro

................. euro

%........................

GUZTIRA

Inbertsioaren eragina:

Zentrorako aurreikusitako plaza kopurua:

BESTELAKO

DIRU-LAGUNTZAK:

Bai

[ ]

Ez

[ ]

Eskaera

eguna

Emate

eguna

Zenbatekoa

Europar Batasuna

Nafarroako Gobernua

Toki entitateak

Beste administrazio publiko batzuk

Beste entitate batzuen ekarpena

Funts berekiak

Euroak, guztira:

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen
13. artikuluko betebeharren gaineko aitorpena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, adierazten dut entitate eskatzaileak eta haren ordezkariek ez dutela artikulu horretan ezarri diren debekuetako bakarrik ere diru-laguntzaren onuradun izateko.

Onuradunek diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea

Diruz lagundutako jarduera osoa edo haren zati bat Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluari jarraikiz gauzatzeko konpromisoa onartzen dut.

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.

(Entitate eskatzailearen legezko arduradunaren sinadura-aurrekoa eta sinadura)

Deialdiaren 6. oinarriaren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

[ ]

Eskabide orria.

[ ]

Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

[ ]

Txosten tekniko laburra, baliabidearen beharra frogatzen duena.

[ ]

Egin gogo den inbertsioa, kostua, hura gauzatzeko epeak eta finantzabidea egiaztatzen dituen txostena.

[ ]

Toki entitateak emandako ziurtagiria, herriko biztanle kopurua adierazten duena.

[ ]

2010ean bukatutako obren kasuan, toki entitatearen ziurtagiria, eraikuntzaren epeak, inbertsioaren bukaera eta funtzionamenduan jartzeko aurreikuspena adierazita.

[ ]

2010ean hasitako obrak edo orduko proiektu teknikoak direnean, inbertsioa deskribatzen duen txostena, 2011n garatu beharreko faseak eta aurrekontua, kapituluka, zehaztuta.

[ ]

Inbertsioaren xedeko lurren edo higiezinen egoera frogatzen duen dokumentazioa.

[ ]

Aurreikusitako inbertsioaren finantzaketa plana: funts berekiak, diru-laguntzak, kredituak...

[ ]

Onetsitako azken ekitaldiko kontuak eta diruzaintzako gerakinak.

[ ]

Toki entitatearen zorra, finantza pasiboen zerrenda eta egungo finantza karga barne direla.

[ ]

Bideragarritasun ekonomikoaren plana, zentroa ireki ondorengo hiru urteetako kudeaketarako.

[ ]

Eskatzaileak bere eskaeraren indargarri aurkeztu nahi dituen bestelako agiriak.

Ez da beharrezkoa izanen agiri horiek aurkeztea aldaketarik izan ez dutenean eta Nafarroako Foru Komunitateko edozein organoren esku daudenean; hala denean, eskatzaileak 30/1992 Legearen 35.f) artikuluan ezarritakoaz balia daitezke.

Halakoetan, agiriak berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren adierazpen bat egiten ahalko da, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren zehazteko.

III. ERANSKINA

Gastuak justifikatzeko kontua
Laguntzen destinoaren aitorpena eta gastuen justifikazioa

Izena:.............................., NANa: .............., nire izenean edo entitate honen legezko ordezkari gisa: .........................................., IFZ: ......................, helbidea:

ADIERAZTEN DUT:

1. Eguneko arretako landa zentroetan inbertsioak egiteagatik toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia dela eta, Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako diru kopurua bere helbururako erabili dela.

2. Proiektua gauzatzean sortutako eta egiazki ordaindutako gastuak (fakturen eta ordainketen jatorrizko agiriak aurkezten dira) honako hauek izan direla:

FAKTURA
ZK.

KONTZEPTUA

ENPRESAREN

IZENA

ENPRESAREN

I.F.K.

ZENBATEKOA

ORDAINKETA

EGUNA

GUZTIRA

Funts berekiak erabili badira edo beste diru-laguntza edo baliabide batzuk jaso badira, horien frogagiriak:

JATORRIA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

INBERTSIOAK DUEN ERAGINA

Zentroko plaza kp.:

Hori guztia adierazten dut, diru-laguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

.................(e)n, 2011ko .............aren .........(e)an.

 (Entitatearen zigilua eta legezko ordezkariaren sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1105868