75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1E/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten duena 2011ko ekitaldirako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 202/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA125/2009 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarrita dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Horretan oinarriturik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 23ko 85/2010 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia onetsi zen 2010eko ekitaldirako.

Azaldutakoarekin bat eta funtsezko araudi berean oinarriturik, foru agindu honen bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia egin da 2011ko ekitaldirako. Deialdiari Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 21eko 202/2009 Foru Aginduan aipatzen diren arauak aplikatuko zaizkio.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia onestea 2011ko ekitaldirako.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdiari Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 21eko 202/2009 Foru Aginduan ezarritako arauak aplikatuko zaizkio. Foru agindu horren bidez, nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

4. Foru agindu hau aplikatzearen ondorioz sortutako gastuei aurre egiteko, 24.040 euroko gastua baimentzen da, 2011ko aurrekontu orokorretako "Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteentzako laguntzak" izeneko 721000-72210-4701-413102 kontu-sailaren kargura.

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

24.040,00

G/721000/4701/413102: Nekazaritzako elikagaien artisau-enpresen elkarteentzako laguntzak

2011

5. Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko martxoaren 24an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1105686