75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

727/2011 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Antonio Luis Bazán Álvarez jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 8an emandako 317/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdia 2007ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.

Apirilaren 27ko 521/2007ko Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2007ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Urriaren 15eko 2437/2010 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an.

Eta abenduaren 12ko 2760/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrendako akatsaren zuzenketa argitaratu zen 2010eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.

Lehiaketaldia eta oposioaldia bukatuta, Antonio Luis Bazán Álvarez jauna izendatzeko proposamena argitaratu zen 2011ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean.

Deialdiaren 8 oinarrian eskatzen diren agiriak bere epean aurkezturik, eta ikusirik proposatutakoak beharkizunak betetzen dituela, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antonio Luis Bazán Álvarez jauna Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Izendatua denbora mugarik gabe egonen da lotuta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari fakultatibo espezialistaren kategoriarekin, eta lotura organikoa izanen du bere lanlekua den ospitalearekin. Halaber, eginkizunen aldetik ospitale horri dagokion Osasun Barrutiari atxikita egonen da. Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko burutza sei urtez beteko du. Epe hori bukatzen denean, ebaluatu eginen da lanpostu horretan jarraituko duen ala ez erabakitzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aipatu den eginkizunen araberako atxikipenaren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

Gerora sortutako arrazoiak tarteko, burutzatik kentzen ahalko da, esaterako errendimendu urria izateagatik nabarmen gelditu denean haren gaitasun eza eta, horrenbestez, lanpostuan beharrezkoak diren eginkizunak ezin dituenean bete, edo lanpostuaren edukia aldatu izanagatik; betiere, aurrez interesdunak esan behar duena entzun ondoren eta bidezko organo eskudunaren txostena aztertu ondoren.

Izendapenak eta jabetza hartzeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dute, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

Lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta "Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzailea" espezialitatean sailkaturik dago, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateen araberako izendapenen egungo sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Izendatutako izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara moldatuko da, goizez edo arratsaldez, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

Izendatutako izangaiak dedikazio esklusiboaren araubidean lan eginen du, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioarekin eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

Horrez gain, guardiak eginen ditu, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.

2. Antonio Luis Bazán Álvarez jaunari plantilla organikoan 62583 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia esleitzea.

Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari), eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106063