75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 16/2011 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Navarconsa, S.A.L.k eskaturik, gizarte segurantzako prestazioen errekarguaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Haby Bah-ren, Mamadou Pathe Sowen, Karim Sowen, Sadio Sowen eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurka bideratu den 16/2011 prozesuaren barruan, erabaki da prozesua ebazteko dagoela jakinaraztea eta Issaga Sow jaunaren jaraunspen jasogabeari eta oinordeko ezezagunei zitazioa egitea, 2011ko urriaren 6ko goizeko 09:30ean 14. judizio-aretoan ager daitezen, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak onartutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatuak haietan pertsonalki parte hartu badu eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Issaga Sowen jarauspen jasogabeari eta oinordeko ezezagunei zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 24an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1105635