75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Epatzea

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2011ko apirilaren 8an, 46/11 bazpena eman zuen. Hona hemen:

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariaren probidentzia, 2011ko martxoaren 16koa, aditzera ematen duena Santiago Salvador Lagok gora jotzeko errekurtsoa paratu duela (11-1541 zenbakiduna) Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak 2011ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren kontra. Horren bidez onetsi ziren administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario gisa betetzeko deialdiaren oinarriak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak 2011ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren kontra Santiago Salvador Lagok paratutako gora jotzeko errekurtsoaren (11-1541 zenbakiduna) kopia eginbidetua. Horren bidez onetsi ziren administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario gisa betetzeko deialdiaren oinarriak.

Bigarrena.-Epatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiak, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean."

Berriozarren, 2011ko apirilaren 8an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno de la Chica.

Iragarkiaren kodea: L1106678