75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

726/2011 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko O.L.T./E.D.U. izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 28an) 18 izangai izendatu eta 2 kontratatzearen bidezkotasuna xedatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 21ean emandako 676/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 8ko 1547/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratua), deialdiaren 1.1 oinarria aldatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 6ko 2378/2008 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak azaroaren 3an emandako 2588/2008 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2008ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an. Zerrenda hori 2009ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean zuzendu zen, urtarrilaren 5ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 24ko 1560/2009 Ebazpenaren bidez, bete beharreko lanpostu kopurua zehaztu zen, guztira 328 hain zuzen. Ebazpen hori 2009ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an, eta haren zuzenketa 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Hautaprobak amaiturik, puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahaiak.

2010eko martxoaren 30ean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 95/2010 epaia eman zuen, non administrazioarekiko auzi errekurtsoa baietsi eta euskara merezimendu gisa baloratzeko betebeharra ezarri zuen eremu mistoko lanpostuak betetzeko. Administrazio demandatuak 2010eko ekainaren 10ean apelazio errekurtsoa jarririk, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aurrekoa berresten duen 289/2010 epaia eman zuen.

Epaia betearazteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 1644/2010 Ebazpena eman zuen, non, besteak beste, izendatu eta kontratatzeko proposamenean sartutako izangaien zerrenda osatzeko agintzen baitzitzaion epaimahaiari, euskara merezimendu gisa baloratzearen ondoriozko izangaiak zegokien postuan gehituta. Orobat, izangai guztiek hautatzeko adina lanposturik ez balitz, behar liratekeen lanpostu hutsak gehituko liratekeela behin-behinekoz esleitzeko.

Aurrekoa betez, epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamen berria egin zuen bete beharreko lanpostu kopurua adinako puntuazio hobereneko izangaien alde (2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 29an, argitaratua), eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2739/2010 Ebazpenaren bidez, 277 izangai izendatu eta beste 61 kontratatzearen bidezkotasuna erabaki zen.

Gero, izendatu edo kontratatutako izangaietatik 20 eszedentzian deklaratu direnez lanpostuaren jabetza hartu zutenetik, bai une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen zeudelako, bai administrazio berean beste lanpostu finko batean zerbitzu ematen jarraitzea aukeratu zutelako, izendapen proposamen osagarriak argitaratu ziren 2011ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, eta 2011ko 46.ean, martxoaren 8an, hurrenez hurren, oposizio-lehiaketa gainditua zuten hurrengo 20 izangaiekin.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatuta eta lanpostu hutsak hautatuta (18, funtzionarioen araubidekoak eta 2 lan-araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin), bidezko da izendapena egitea, kontratazioa bidezkoa dela xedatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María José Galán Espinilla andrea, Beatriz Robador Llorente andrea, Naroa Sarasate Ezquer andrea, Amaia Irastorza Alzuguren andrea, Miren Villanueva Lampreabe andrea, Rosa María Cardaba García andrea, Alberto González Cordeu jauna, Luciana Giannattasio Giannattasio andrea, Leire Gorricho Oyarzábal andrea, Amaya Ayerdi Velasco andrea, Judit Lapieza Itxaso andrea, Idoya Aristu Bueno andrea, Miren Arantza Muñoa Arrieta andrea, María Teresa Gurucharri Jáuregui andrea, Almudena Martín Salas andrea, María Carmen García Romero andrea, María Luz Ibáñez Erviti andrea eta Laura Recalde Ezpeleta andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea O.L.T./E.D.U. lanpostua bete dezaten.

2. Bidezko da María Jáuregui Miguel andreari eta Elena Elizalde Sánchez andreari lanaldi partzialeko lan araubideko kontratazioa egitea.

3. Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Kontratatutako izangaiak lanaldi partzialeko lan araubideko langile finkoak izanen dira, kontratuan ezartzen den probaldia iragan eta gero, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan hitzarmen kolektiboa (lan-kontratudunak) aplikatuko zaie.

Deialdiko lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "Erizaintza" espezialitatean sailkatuta daude (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina). Lanpostuaen ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Izendatutako izangaiak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

4. Izendatu edo kontratatu diren izangaiei lanpostu hauek esleitzea:

María José Galán Espinilla andreari, plantilla organikoan 69240 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikia.

Beatriz Robador Llorente andreari, plantilla organikoan 67908 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Naroa Sarasate Ezquer andreari, plantilla organikoan 61580 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Amaia Irastorza Alzuguren andreari, plantilla organikoan 69220 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikia.

Miren Villanueva Lampreabe andreari, plantilla organikoan 60388 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Altsasuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeari atxikia.

Rosa María Cardaba García andreari, plantilla organikoan 69340 zenbakia duen lanpostua, funtzionario araubidekoa, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari atxikia.

Alberto González Cordeu jaunari, plantilla organikoan 65018 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Luciana Giannattasio Giannattasio andreari, plantilla organikoan 67961 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleari atxikia.

Leire Gorricho Oyarzábal andreari, plantilla organikoan 69298 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari atxikia.

Amaya Ayerdi Velasco andreari, plantilla organikoan 66636 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleari atxikia.

Judit Lapieza Itxaso andreari, plantilla organikoan 62879 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Idoya Aristu Bueno andreari, plantilla organikoan 65794 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Miren Arantza Muñoa Arrieta andreari, plantilla organikoan 60173 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Sanduzelaiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeari atxikia.

María Teresa Gurucharri Jáuregui andreari, plantilla organikoan 65178 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleari atxikia.

Almudena Martín Salas andreari, plantilla organikoan 67143 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Carmen García Romero andreari, plantilla organikoan 67798 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleari atxikia.

María Luz Ibáñez Erviti andreari, plantilla organikoan 68099 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Laura Recalde Ezpeleta andreari, plantilla organikoan 68086 zenbakia duen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Jáuregui Miguel andreari, plantilla organikoan 68423 zenbakia duen lanpostua, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Elena Elizalde Sánchez andreari, plantilla organikoan 68386 zenbakia duen lanpostua, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

5. Adierazten da izangaiek atxikita izanen diren barruti edo zentroetako langileriaren zuzendaritzan hartuko dutela lanpostuaren jabetza edo sinatuko dutela kontratua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

6. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau honako hauetara igortzea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza, Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritza, Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritza, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetza eta Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetza) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Gizarte Prestazioen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura; orobat, interesdunei jakinaraztea, eta horiei adieraztea gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, aurkezten ahal dutela ebazpenaren aurka, jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

7. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106064