75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2010eko aurrekontuko VIII. aldaketa. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2011ko otsailaren 11ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko VIII. aldaketa.

Aldaketaren helburua da kreditu berezia gaitzea herrilurren esleipen-hartzaileendako laguntza ekonomikoak finantzatzearren. Aldaketa honela gauzatu da behin betikoz:

GASTUAK GOITITZEA:

1-531-480 kontu-saila. Herrilurren esleipen-hartzaileendako laguntza ekonomikoak: 89.328,88 euro.

Gastuak, guztira: 89.328,88.

DIRU-SARRERAK GOITITZEA:

1-91710 kontu-saila. Eskuratu beharreko mailegua, 2010: 89.328,88 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 89.328,88.

Jendaurreko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragaten bada, aldaketa horiek behin betikoak bilakatuko dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erriberrin, 2011ko apirilaren 5ean.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1106232