75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2011ko lan egutegiaren eta egun baliogabeen onespena

Milagroko Udalak, 2011ko martxoaren 30eko bilkuran, erabaki zuen Udalaren zerbitzuko langileen 2011ko lan egutegia onestea. Horrenbestez, honako egun hauek jai egunak izanen dira eta udal bulegoak itxita egonen dira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Otsailaren 3a: San Blas eguna, Milagroko zaindaria.

Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 22a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Irailaren 5, 6 eta 7a, herriko jaiak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Urriaren 31: Omiasainduko zubia.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 9a: Ama Birjina Sortzez Garbiaren zubia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2011ko lan-egutegian.

Baliogabeak izanen dira, 2011. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta urtarrilaren 1a eta 6a, otsailaren 3a, apirilaren 21a, 22a eta 25a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 26a.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Milagron, 2011ko martxoaren 31n.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1105927