75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa. Behin betiko onespena

Gardeko Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen ondoko ordenantza fiskal hauetako tarifen gaineko eranskinaren aldaketa: 15. ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena:

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 23an argitaratu zen, 2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

TARIFEN ERANSKINA

15. ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena:

-Antolamendurako plan partzial edo bereziak edo Udal Planen aldaketak tramitatzeko tasa: 700 euro.

-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzeko tasa: 700 euro.

-Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzeko tasa: 500 euro.

Garden, 2011ko apirilaren 1ean.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L1106083