75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Deialdia, bake epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak betetzeko

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela.

Garaioan, 2011ko apirilaren 4an.-Alkatea, Jesús Orradre Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1106189