75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Etxabarriko Kontzejuak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Kontzejuko Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Etxabarrin, 2011ko apirilaren 7an.-Kontzejuburua, María Asunción Galdeano Ancín.

Iragarkiaren kodea: L1106636