75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, zentro termoludikoko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Azterturik, Cascanteko zentro termoludikoko barne araubidearen erregelamendua aldatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, honako hau erabaki da osoko bilkuran:

a) Hasiera batean onestea zentro termoludikoko barne araubidearen erregelamenduko aldaketa.

b) Hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, erregelamenduko aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Cascanten, 2011ko apirilaren 1ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1106059