75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako Udaleko zergak kontrolatzeko planaren irizpideak

Berako Udalak, 2011ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zergak kontrolatzeko 2011-2012 ekitaldietarako plana. Hori egiteko, jarraitu zaie Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako hartan, onespenerako aurreikusten diren prozedurei. Argitara ematen dira plan hori araberatzen duten irizpide orokorrak:

Zergak kontrolatzeko 2011ko
eta 2012ko ekitaldietarako plana
araberatzen duten irizpide orokorrak

Udal zerga guztietan iruzurrak atzematea izanen da Planaren helburua, baina arreta eta ardura bereziz zainduko dira jarduera ekonomikoen gaineko zerga, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa. Nolanahi ere, kontua ez da xehaki zehaztea Zergak kontrolatzeko planaren xedea den epean egin beharreko jarduerak.

Zergen kudeaketaren eta ikuskapenaren berezko egikizunetan aritzean, kasu bakoitzean hautatutako sektoreetara egokitu beharko da, deusetan ukatu gabe aktuarioen ekimena, eraginkortasun eta egokitasun irizpideei jarraikiz, eta orizpide orokor hauekin bat:

Sektore edo jarduerak:

-Eraikuntzak, instalazioak edo obrak haien salmenta eta/edo alokairurako sustatu dituzten enpresak.

-Merkataritzako jarduerak, 100 metro karratutik goitiko lokaletan.

-Fabrikazio jarduerak, 10 kW-etik gorako potentzia instalatuarekin.

-Ondasun higiezinen alokairuan aritzen diren enpresak.

-Goitik beheiti eraikitzen, eraikinak konpontzen eta zaharberritzen edo igeltserotzan eta oro har eraikuntzako lan txikietan aritzen diren enpresak.

-Finantza erakundeak eta aseguru entitateak, udalerrian jendearendako irekiak dauden bulegoak badituzte.

Azken urteotan higiezinen sektoreak izan duen hazkundea dela eta, jarduera horri buruzko zerga-kontrola beharrezkoa da jarduera ekonomikoen gaineko zergaren esparruan.

Gainera, jarduera horrek, aipatu zergarako, kuota bat du finkoa eta bertze kuota bat aldakorra, metro eraikien araberakoa. Zati aldakor horretan egiten dira iruzurrik handienak; subjektu pasiboak, urte bakoitzeko lehen hilabetean zerga administrazio eskudunari aurkeztu behar dion aitorpenean, aitzin-aitzineko urtean besterendu diren metro karratu eraikien edo eraikitzekoen, urbanizatuen edo urbanizatzekoen aldaketa aitortu behar du. Tributudunakaurkezten ez dituenean besterendutako metroen aitorpen horiek, Udala gelditzen ari da bere diru-sarreren zati handi bat eskuratu gabe.

Halaber, gaur egungo eraikuntza-tipologia baten ondorioz (familia bakarreko etxebizitza), horrelako eraikuntzen salmentan aritzen diren erakunde sustatzaile batzuek ez dute aitortzen lurretan higiezinak sustatzeko jarduera, alegia, metro eraikiak bai, baina ez dituzte aitortzen etxebizitza horiei lotutako lurzatietako metro karratu eraiki gabeak.

Egiaztapenak egiteko, funtsean, hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergarako aurkeztutako aitorpenak, notarioen eta Jabetza Erregistroaren jakinarazpenak, obra proiektuak eta higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak erabiliko dira. Horrez gain, sustatzaileei errekerimenduak eginen zaizkie. Egiten ari diren obrak ikuskatuko dira, eta jarraipena eginen da, Gobernu Batzordeak emandako lizentziak kontuan hartuz; berehala egiaztatuko da lizentziaren titularrak izena eman duela higiezinen eraikuntzaren eta sustapenaren epigrafeetan.

Ezinbertzekoa izanen da Udaleko organo eskudunaren agindupean ari diren hirigintza-ikuskapeneko zerbitzuekin eta Udaltzaingoarekin koordinatzea.

Ikuskatu beharreko sektoreetako bat 100 metro karratutik gorako lokaletan egiten den merkataritza jarduera izanen da, lokal horietan handizkako merkataritza jarduerak kokatu ohi direlako. Jarduera horiek kuota handiagoa dute jarduera ekonomikoen gaineko zergan, eta egiaztatu egin beharko da behar bezala aitortzen dutela beren lokalaren azalera.

Fabrikazio jardueren artean, kilowatt kopuruaren araberako zerga kuota duten jarduerak jarriko dira jomugan, eta bereziki hamar kilowatt-etik goitikoak, jarduera horien iruzurrak bi esparrutan antzematen baitira. Alde batetik jarduera ekonomikoen gaineko zergaren esparruan egiten dira iruzurrak, kuota handieneko elementuetako bat aitortu gabe utziz, eta bertzetik establezimenduak irekitzeko lizentziaren tasaren esparruan, zeren eta, jarduerak hasiera batean lizentzia jasotzeko baldintzak betetzen baditu ere, jarduerarako makinerian aldaketak egiten direnean, enpresen bilakabidean ohikoa denez, ez zaio Udalari aitortzen potentzia instalatua handitu dela eta enpresak jarduera irekitzeko lizentzia zabalagoa behar duela.

Fabrikazio jarduera horien benetako egoera jakiteko, proiektu tekniko ikus-onetsi eta egiaztatuak erabiliko dira, Industriako espedienteetan egoten direnak, irekitzeko lizentzia eskaeren ondorioz. Horrez gain, ikustaldiak eginen dira jardueretarako erabiltzen diren lokaletara.

Udalen diru-sarreren artean, jarduera ekonomikoen gaineko zerga kontrolatzea garrantzitsua da. Izan ere, zerga horretan edozein erregulazio egiten denean, unean uneko diru-sarrerak ez ezik etorkizuneko ekitaldi ekonomikoetarako diru-sarrera arruntak ere handitzen dira. Horregatik, aukeratzen diren sektoreak aukeratzen direla, eta aktuarioen ekimena ezertan eragotzi gabe, udalerri osoan egiaztapena egin behar zaie 1.000.000 eurotik gorako negozio zifra garbia duten tributudunei.

Lurraldean oinarritutako estrategia:

Udalerriko karrika, sektore edo esparru hauetan jarduerak irekitzeko lizentziaren tasa egiaztatuko da:

-Industria sektoreak.

-Sektore sakabanatuetan kokatutako jarduerak.

Bistan da estrategia horren arrazoia: eremu horietan daude kokatuta udalerriko industria eta merkataritza jarduera gehienak.

Irekitzeko lizentziarik ez duten jarduerak atzeman beharra dago, industria eta merkataritza establezimenduek segurtasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak eta eskatzen diren bertze baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko eta haien zerga egoera erregularizatzeko edo, hala behar denean, departamentu eskudunak jarduera itxiarazteko.

Zerga oinarrian oinarritutako estrategia:

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta hirigintzako lizentziaren tasa egiaztatuko zaizkie tributu horien kargapeko egintzak egiten dituzten tributudunei, baldin eta egintza horiek obra handitzat kalifikaturik badaude hirigintza-lizentzien eta jardueretarako lizentzien tramitazioari buruz indarra duen ordenantzan edo haren ordezkoan.

Zerga Ikuskaritzak dituen langileria eta baliabide urriak ahalik hobekien kudeatu nahi dira emaitza egokiak bermatzeko. Baliabide mugatu horiekin egiten diren jarduketak ere mugatuak izanen dira ezinbertzez, eta zerga egintza aukeratuak ikuskatu beharko dira. Beraz, lana arrazionalizatu nahi da, departamentuaren ahalegina ekonomiaren sektore edo eremu jakinetara bideratuz; kasu honetan, hirigintza gehien garatzen ari den udalerriko eremu geografikora, hortxe gerta daitezkeelako arau-hausterik larrienak. Arau-hauste horien artean, Zerga Ikuskaritzaren ahaleginen xede izanen dira munta handienekoak, eraginkortasun eta ekonomia irizpideen arabera zehaztu beharreko zenbatekoa gainditzen dutenak, hain zuzen ere.

Beran, 2011ko apirilaren 4an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1106266