75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatea ordeztea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu José Artiz Segurak, 2011ko apirilaren 1ean, eman zuen ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena:

"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ebatzi dut:

1.-Aiegiko Udaleko lehen alkateorde Jesús Artiz Segurari manatzea udal honetako alkate udalburua eginkizun guztietan ordezteko, 2011ko apirilaren 4tik apirilaren 10era arte, biak barne, aipatu legerian ezarritakoarekin bat, alkateari bere eginkizunetan aritzea eragozten dioten arrazoi pertsonalak direla-eta.

2.-Alkatearen eskurantzak haren eskuetan uzte horrek aipatu egunetan izanen du eragina eta haren berri emanen zaio Udalari egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran. Horrez gain, izendatu den pertsonari berari jakinaraziko zaio.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2010eko apirilaren 1ean.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L1106070