75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko

Atezko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko apirilaren 8an, honako ebazpen hau eman zuen:

Atezko Udalak, 2010eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea "Atezko uraren goi hornidurako obren 2. fasea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onestea eta jendaurrean edukitzea hamabost egunez.

Delako proiektua behin betiko onetsi zuen Atezko Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, eta onespen horretan inplizitoki zihoan onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Orobat, Nafarroako Gobernuak, 2011ko otsailaren 21eko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2011ko maiatzaren 10ean Atezko Udaletxean, Eritzebeitin baitago, ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

3. Alazne Sueskun Erauskin, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza Administrazioko peritu izendatzea.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Atezko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko dira ebazpen hau eta haren eranskina; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Eritze Atetzen, 2011ko apirilaren 8an.-Alkate udalburua, Carmen Ciganda Ibarrola.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Atezko Herriko Etxea (Eritze Atetz)

Eguna: 2011/05/10.

HITZORDUA

TITULARRAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

10:00

Gumersindo Sarasibar Ibarrola

12

89

Atetz

10:30

Asunción Cenoz Santesteban

12

124

Atetz

Iragarkiaren kodea: L1106615