75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2011ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2011ko apirilaren 1eko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak aho batez etorririk, onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu aurrekontuak Udaleko Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2011ko apirilaren 4an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1106192