75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Arroizko herrilurretako aprobetxamenduak
arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2011ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Arroizko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan, 15. artikuluko d) atalari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arroitzen, 2011ko apirilaren 1ean.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1106085