75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

33/2011 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian sartutako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 10/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa), lanpostu batzuen atxikipena eta betebeharrak aldatu ziren. Xedea hauxe zen: lanpostu horiek Hezkuntza Departamentuko zein zentrori atxikiak dauden, zentro horien beharrei erantzun ahal izatea.

Ikastetxeen funtzionamendu egokirako, beharrezkoa da beste profil bat duten lanpostuak sortzea, eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuak proposatu du orain tramitatzen ari den hautapen prozesuko eskolazainen lanpostuetatik hiru amortizatzea. Horren ondorioz, ukitutako lanpostuak lanpostu bereko batzuek ordeztuko dituzte, gaur egun abian den hautapen prozesuan eraginik ez izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian sartutako lanpostuen zerrenda aldatzea, jarraian adierazten den moduan: San Adriango Ega BHIari atxikita dagoen 35738 lanpostua, Tafallako BHI Politeknikoari atxikita dagoen 35831 lanpostua, eta Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioari atxikita dagoen 38045 lanpostua ondoko hauengatik ordeztuko dira: Lodosako Pablo Sarasate BHIari atxikita dagoen 34429 lanpostua, Zudairiko Las Amescoas ikastetxe publikoari atxikita dagoen 34649 lanpostua eta Virgen del Camino IIPari atxikita dagoen 35829 lanpostua. Lanpostu horietan aritzeko, izangaiek ikastetxean bertan dagoen etxebizitzan bizi beharko dute derrigorrez. Deialdia Nafarroako Administrazio Plublikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106210