75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udalaren kirol instalazioetako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

2010eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, Antsoaingo Udalaren kirol instalazioetako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 35.b) artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Antsoaingo Udalak, 2011ko apirilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak egin bilkuran, erabaki zuen César Hernández Díez de Ulzurrun Antsoaingo Udaleko kirol instalazioetako zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Antsoainen, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1106669