75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

347E/2011 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzen deialdia onesten da, Nafarroako Foru Komunitateko lan-merkatuan integratuta dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza planen bidez, langileentzako enplegurako lanbide prestakuntzarako ekintzak finantzatzeko, eta diru-laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.

Enplegurako lanbide prestakuntzarako ekintzak enpresen estrategia orokorraren barrenean kokatu behar dira. Administrazioak eginkizun subsidiarioa du arlo horretan, erantzukizun handiena enpresaburuena eta langileena baita, baina, era berean, eragileen erantzukizun partekatua da prestakuntza prozesuak elkarri lotzea, prestakuntza proiektuetan sar daitezen langileak oro har, lan munduan txertatzeko eta hartan mantentzeko. Horrenbestez, horrelako ekintzak antolatu eta burutzea haiei edo erakunde garrantzitsuenen legezko ordezkariei dagokie.

Enplegurako lanbide prestakuntza lehentasunezko balore estrategikoa da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialeko prozesuetan eta, beraz, enpleguan eta gizarte kohesioan egonkortasuna lortzeko funtsezko lanabesa, batez ere garai honetan, ezegonkortasun ekonomikoa dela-eta.

Nafarroako Enplegu Planak helburu hau du, besteak beste: lan eta enpresa munduan txertatzea enplegurako lanbide prestakuntza. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du erlazio iraunkorra izatea ekoizpen sistemarekin, eginahal handiagoa egin dadin jakiteko ea zer prestakuntza eskatzen duten bai langileek bai enpresek.

Plan horretan, bestalde, adierazten da berariaz egin behar dela lan kualifikazio txikiko lanetan dauden taldeekin, edo kualifikazioa zaharkiturik gelditzeko arrisku handia duten taldeekin. Hori horrela, adierazten da premiazkoa dela programa zehatzak lantzea pertsona horiek birziklatzeko, eta balio erantsia duten lan sektore eta lanbideetan koka daitezen errazteko. Horregatik, aurrera egin behar da eskaeraren araberako programazioak martxan jartzeari dagokionez, bai eta orain artekoak ez bezalako esperientziak martxan jartzeari dagokionez ere.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, ebazpen honen bidez iragartzen diren laguntzak erakunde autonomo horrek kudeatuko ditu.

Horrekin guztiarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, sektorearteko eragile sozial eta ekonomikoen laguntzarekin, bere egiten du prestakuntza, langileen lanbide gaitasuna eta bakoitzaren sustapena hobetzeko tresna bat delako, eta onartzen du Nafarroako aldaketa teknologiko, ekonomiko eta sozialerako duen balio estrategikoa. Horrek eskatzen du mekanismoak erraztea, hala langabe dauden langileak birkualifikatzeko nola langileak ekoizpen sistema berrietara moldatzeko, hots, enpresak, produktuak merkatuan mantentzeko, bereganatu behar dituen ekoizpen sistema berrietara moldatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du. Horren arabera, besteak beste, beharrezkoa da diru-laguntza deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Gobernu kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntza publikoen deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan prestakuntza planak finantzatzeko.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honi atxikirik daude.

3. Ebazpen honek dakartzan konpromisoei aurre egiteko 2.300.000 euroko gastua baimentzea, 2011. urterako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko "Langileentzako enplegurako prestakuntza ekintzak" izeneko 882001 84200 4709 242102 kontu-sailaren kargura (RCSA 3121 zenbakia).

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalera eta Kontabilitate Zentrora igortzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

I. ERANSKINA

Deialdi publikoa, Nafarroako Foru Komunitateko lan-merkatuan integratuta dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza planak finantzatzeko. Oinarri arautzaileak

Lehenbiziko oinarria.-Xedea eta helburua.

Bat.-Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ari diren langileentzako prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak ematea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Ekintza horiek Prestakuntza Plan baten barrenean egon behar dute, eta beren xede izanen dira bai lanean ari diren langileak bai langabeak bai beste langile batzuk ere, zeinek ekoizpen sistema berrietara moldatzen ari diren enpresetan diharduten.

Tresna eta ekintza multzo baten barnean dago deialdi hau, eta horiek denek ere helburu dute enpresen eta langileen (jardunean nahiz langabe) artean beren beharretara egokitutako prestakuntza bultzatzea eta zabaltzea, ezagupenean oinarritutako ekonomia baten lagungarri.

Bi.-Hona hemen deialdi honen xedeko Prestakuntza Planen helburua:

a) Jardunean nahiz langabezian dauden langileen bizi guztiko prestakuntza bultzatzea, eta, hala, beren lanbide prestakuntza eta garapen pertsonala hobetzea.

b) Langileei ezagupen egokiak ematea, kontuan harturik zein gaitasun profesional eskatzen diren lan-merkatuan eta zein diren enpresen beharrak.

c) Laguntza ematea enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.

d) Langileek lana izateko aukerak hobetzea, bereziki kasu horietan non langileek arazo handien dituzten lana mantentzeko edo lan munduan sartzeko.

e) Lan munduan sartzeko, prestakuntzako ibilbide integratuak sustatzea, eta erraztasunak ematea egiaz aitor dakien jasotako prestakuntza.

Hiru.-Deialdi honen bidez finantzatuko diren Prestakuntza Planen barrenean sartzen diren prestakuntza ekintzen helburua da langileei laguntzea gauza berriak ikasten eta etengabe birziklatzen, haien sustapena eta integrazio soziala eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta erraztasunak ematea langabeek aukera izan dezaten lanpostu berrietan sartzeko. Helburu hori lortuko da Administrazioaren eta gizarte eragileen parte-hartze eta erantzukizunarekin eta enpresen eta prestakuntza erakundeen arteko elkarlanarekin.

Lau.-Prestakuntza Planetan sartzen diren prestakuntza ekintzak zein urtetarako eman diren, urte horren barrenean egiten ahalko dira.

Bost.-Prestakuntza Planak sinatzeko eta dagozkien diru-laguntzak emateko lehiakortasun, publizitate eta objektibotasunaren printzipioei jarraikiko zaie.

Bigarren oinarria.-Diru-laguntzen zenbatekoa.

Prestakuntza Plan bakoitzerako emanen den gehieneko diru-laguntza deialdi honetako II. eranskinean agertzen diren modulu ekonomikoen arabera kalkulatuko da.

Era berean, Prestakuntza Planak sinatzeko emanen den diru-laguntza zehazteko, hauexek hartuko dira kontuan: urte horretarako erabilgarri dagoen aurrekontua eta deialdi honetako zortzigarren oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuz plan bakoitzak erdietsitako balorazioa.

Hirugarren oinarria.-Entitate onuradunak.

Bat.-Ordezkaritza handiena duten sektorearteko enpresaburuen erakundeek eta sindikatuek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan aipatzen diren Prestakuntza Planak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean onuradun izateko ezartzen diren betebehar orokorrak betetzen badituzte.

Bi.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, onuradunaren kide elkartuak, baldin eta diru-laguntzaren xedeko jarduera guztiak edo zati bat haren izenean eta kontura egiteko konpromisoa hartzen badute, onuraduntzat hartuko dira.

Hiru.-Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateak.

Diru-laguntzaren eskaerarekin batera erantzukizuneko aitorpena aurkeztuz frogatuko da inguruabar horietako batean ez izatea.

Laugarren oinarria.-Prestakuntza ekintzen onuradun izanen diren langileak, eskaera eta ziurtapena.

Bat.-Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan honako hauek parte hartzen ahalko dute, deialdian ezarrita dauden baldintzetan:

a) Enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela eta prestakuntza ekintza ezinbestekoa bada planta mantentzeko, lanbide birkualifikazio gisa, bada, kasu horietan, enpresako langileak.

b) Deialdi honetan "Express" Enplegu Lantegi gisa definitu diren proiektuetako langabeen prestakuntza ekintzetan, Nafarroako enplegu agentzietan inskribaturik dauden langabeak.

c) Uste bada prestakuntza ekintzek zuzeneko eragina dutela langileak lan-merkatura sartzeko edo horretan mantentzeko, jardunean nahiz langabezian dauden langileak.

Nafarroako zentroetan aritu beharko dute a) eta c) ataletan aipatutako jarduneko langileek.

Horretarako, langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera esanen da langileak lanean ari direla edo lanik gabe daudela.

Bi.-Oinarri honetan aipatutako langileek eskabideen bidez eskatuko dute prestakuntza planetan eskaintzen diren prestakuntza ekintzetan parte hartzeko. Prestakuntza plan onartua duten entitateek emanen dute eskabidea, baita enplegu agentziek ere. Eskabideak III. eranskinean agertzen den ereduan ezarritako edukiak bildu beharko ditu. Eskabideak kontrol organoen esku egonen dira, ikastaroa hasi aurreko egunetik.

Hiru.-Parte-hartzaileak aukeratzeko arduraduna entitate onuraduna eta/edo prestakuntza ekintzak ematen dituen entitatea izanen da, objektibotasunaren eta berdintasunaren irizpideei jarraikiz, salbu eta enpresa bati loturik baldin badago prestakuntza, eta bermatzen bada prestakuntza ezinbestekoa dela lanpostuak mantentzeko.

Lau.-Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ondokoen bidez egiaztatuko da: Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 11.1 artikulua eta profesionaltasunaren ziurtagiriei buruzko araudia.

Prestakuntza ez dagoenean loturik profesionaltasunaren ziurtagirien prestakuntza eskaintzarekin, entitate onuradunak bertaratze ziurtagiria emanen dio prestakuntza ekintza bukatu duen parte-hartzaile bakoitzari (ikastaroko irakastorduen %75 gutxienez), eta egiaztapen diploma bat, berriz, prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari. Bi agirietan gutxienez agertu beharrekoak: ekintzaren izena, zentro gauzatzailea, prestakuntzaren edukiak, zein egunetan egin den eta jaso diren prestakuntza orduak.

Aurreko lerroaldean aipatu diren egiaztagiriek, gutxienez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa erakutsi beharko dute, toki ikusgarri batean. Logotipo hori ez da inolaz ere izanen entitate sustatzaile nahiz antolatzailearen ikurra baino txikiagoa. Betiere jatorrizko proportzioak eta gama kromatikoa errespetatuko dira.

Ziurtagiriak edo diplomak parte-hartzaileei emateko edo igortzeko gehieneko epea bi hilabetekoa da, parte hartu duteneko prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarren oinarria.-Prestakuntza planak eta prestakuntza ekintzak.

Bat.-Prestakuntza plana egin beharreko preskuntza ekintzen multzoari esaten zaio.

Hiru motakoak izan daitezke deialdi honetako prestakuntza ekintzak:

a) Enpresei lotutako prestakuntza ekintzak, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela eta prestakuntza ekintza ezinbestekoa bada planta mantentzeko, lanbide birkualifikazio gisa.

b) Deialdi honetan "Express" Enplegu Lantegi gisa definitu diren proiektuetako langabeen prestakuntza ekintzak.

Ekintza hauek definitu dira ikusiz ea zer prestakuntza behar dauden lan munduan sartzeko aukerak dituztenen sektoreetan. Prestakuntza ekintzekin batera, lana bilatzeko informazio, orientazio eta segimendu prozesu bat izanen da.

c) Prestakuntza ekintza horiek non uste den zuzeneko eragina izanen dela langileak lan-merkatura sartzeko edo horretan mantentzeko.

Bi.-Prestakuntza ekintzak bertaratu beharrekoak izanen dira eta haien helburua izanen da jardunean eta langabezian dauden langileen lanbide trebetasunak eta kualifikazioak hobetzea eta lanbideko eguneratzea eta espezializazioa bultzatzea. Lehenbizko kasuan, bermatuko da enpresek konpromisoa hartuko dutela plantilla mantentzeko; bigarrenean, bermatuko da enplegua bilatzeko plan bat izanen dela; eta hirugarrenean, bermatuko da justifikatuko dela nolako zuzeneko eragina izanen den langileak lan mundura sar daitezen edo horretan manten daitezen.

Hiru.-Prestakuntza ekintzatzat hartzen da lanbide trebetasunak, teorikoak eta/edo praktikoak, eskuratzera bideratzen dena. Ekintzak unitate pedagogiko batean egituratua egon beharko du eta berezko helburuak, edukiak eta iraupena eduki beharko ditu, parte-hartzaile guztientzat berdinak.

Prestakuntza ekintzak profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratuta daudenean, horien eskaera egiten den unean adieraziko da zein izanen den/diren lortuko den/diren ziurtagiriak. Era berean, bete beharko dituzte profesionaltasunaren ziurtagiri bakoitza arautzen duten errege dekretuetan ezarritako betebeharrak, bai eta urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren xedapenak ere (hori abenduaren 10eko 1675/2010 Errege Dekretuak aldatu zuen). Egiaztapen partzialeko ondorio metagarriak izateko, prestakuntza uzteko arriskua txikitzeko eta aukera emateko langileak aurrera egin dezan bere prestakuntza ibilbidean, bere laneko egoera zeinahi izanik ere, prestakuntza ekintzak programatzen ahalko dira halako moduan non osatzen dituzten prestakuntza moduluak izanen diren profesionaltasunaren ziurtagiriaren gaitasun unitate bati edo zenbaiti dagozkionak, edo iraupen txikiagoko prestakuntza unitateak izanen dira, profesionaltasunaren ziurtagirien araudiarekin bat.

Nolanahi ere, prestakuntza ekintzak enpresei loturik badaude, ekoizpen behar berriei egokitu beharra dela-eta, ekoizpen prozesuan izandako aldaketen arabera justifikatuko da ekintza hori, eta horren ondoriozko beharren arabera.

Lau.-Prestakuntza ekintza ez da 6 ordutik beherakoa izanen, ezta 270 ordutik gorakoa ere. Muga horiek salbuespen hauek izanen dituzte:

a) Gutxieneko iraupena 4 ordukoa izan daiteke, zeharkako izaera duen prestakuntza denean, gai hauekin lotutako lehentasunezko arloetakoa: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, laneko arriskuei aurrea hartzea, ingurumen arloan sentsibilizatzea, berdintasuna sustatzea eta lanbide orientazioa.

b) Egiaztapen ofizial bat lortzera bideratzen denean ekintza, edo arau edo hitzarmen baten bidez iraupen luzeagoa eskatzen denean, 270 ordutik gorakoa izan daiteke iraupena. Halaber, salbuespena egin daiteke baldin eta egiazko konpromisoak badaude lanpostuak mantentzeko edo laneratze segurua lortzeko.

Prestakuntza ekintzaren iraupena, eguneko, ez da inoiz 8 ordu baino luzeagoa izanen.

Prestakuntza ekintzetan taldeak eratzen ahalko dira, gehienez ere taldeko 25 parte-hartzailerekin.

Atal honetan ezarritako arauetako edozein betetzen ez bada, dagokion prestakuntza ekintza "ez egintzat" joko da, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoaren ondorioetarako.

Bost.-Prestakuntza plan bakoitzean, langileek gehienez ere prestakuntzako 270 ordu jaso ditzakete aurrekontu ekitaldi baten kargura finantzatutako prestakuntza aldi bakoitzeko, salbu ekintza bakarrean hartzen badu parte, ziurtapen ofizial bat lortzeko, edo salbu iraupen luzeagoa eskatzen den arauz nahiz hitzarmenez edo salbu egiazko konpromisoak dauden lanpostuak mantentzeko edo laneratze segurua lortzeko. Era berean, ezin izanen du bitan edo gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.

Sei.-Informaziorako edo dibulgaziorako jarduerak (esaterako jardunaldiak, azokak, sinposioak eta kongresuak) ez dira hartuko enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistemakotzat, beren helburua prestakuntza prozesu bat garatzea ez bada.

Seigarren oinarria.-Eskabideak, aurkezteko epea eta dokumentazioa.

Bat.-Prestakuntza Planak finantzatzeko diru-laguntzen eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko dira, eredu normalizatuak erabiliz; entitate eskatzaileek eskura izanen dituzte Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Entitate eskatzaileek, gainera, agiriak euskarri informatikoan (CD) aurkeztu behar dituzte, eta paperezko kopia bat, eskaerarena eta prestakuntza planarena.

Era berean, horretarako prestatutako inprimaki normalizatuetan honako hauek aurkeztuko dira:

a) Prestakuntza planari loturiko entitateak, haietako bakoitzak hartu dituen konpromisoak eta kudeatuko duen zenbatekoa adierazita.

b) Diruz lagundutako jarduera osorik edo horren zati bat gauzatuko duten entitate azpikontratatuak; entitate onuradunari lotuta daudenak, halakorik bada, zein diren adieraziko da.

Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako erregistro eta bulegoetan ere aurkez daitezke.

Bi.-2011rako, eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hiru.-Eskabidean datu hauek azalduko dira gutxienez, aipatzen diren agiriekin batera:

-Eskatzailearen izena eta sozietate-izena, entitate eskatzailearen identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopiaren bitartez egiaztatua.

-Eskabidea egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa eta sinadura. Ordezkaritza hori notario-ahalordearen bidez edo zuzenbidean onartzen den beste edozein baliabideren bitartez frogatuko da, nortasun agiriaren fotokopiarekin batera.

Eskatzen den diru-laguntzaren entitate onuradun izateko, deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela frogatzen duten agiriak:

-Behar bezala legeztatutako estatutuen fotokopia.

-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ez dagoela dioen aitorpena, egoera horiek onuradun izatea galaraziko bailiokete.

-Transferentzia bidezko ordainketarako eskabidea, behar bezala betea, diru-laguntza, ematen baldin bada, ordaindu ahal izateko.

-Gizarte Segurantzako nahiz Foru Ogasuneko zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duten ziurtagiri gaurkotuak.

-Eskaera aurkeztu aurretik egindako edo hasitako prestakuntza ekintzen zerrenda, datak eta intereseko datuak adierazita.

-Eskatzen den diru-laguntza.

-Eskatzailearen aitorpena, eskabidean emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena eta, hala behar izanez gero, diru-laguntza ematen duen organoari baimena ematea zerga betebeharrak bete ote dituen jakiteko datuak Foru Ogasunari eska diezazkion.

-Eskatzaileak eskatzen duen plana kudeatzeko gaitasun teknikoa duela frogatzen duen memoria, eta, hala bada, prestakuntza plana gauzatzen duena/dutena, gutxienez ondoko datu hauek bilduko dituena:

a) Planaren helburuak eta aplikazio eremua.

b) Edukiak.

c) Entitate eskatzailearen jarduera nagusiaren aurkezpena eta deskribapena.

d) Azkeneko hiru urteotan prestakuntza planak gauzatzen eta beste prestakuntza jarduera batzuetan izandako esperientzia, eta, orobat, entitate eskatzaileak zenbateraino bete eta gauzatu duen aurreko deialdietan eskatutakoa.

e) Zer baliabide erabiliko dituen entitate eskatzaileak prestakuntza plana garatzeko.

f) Jorratuko diren gaitasun arloak edo espezialitateak.

g) Prestakuntza kudeatzeko kalitate-sistemak.

Memoria hori eredu normalizatuan eta euskarri informatikoan aurkeztuko da.

Lau.-Prestakuntza planean sartzen den ekintza bakoitzari buruz, gutxienez ondokoak azaldu beharko dira:

a) Ekintza motaren deskribapena, deialdi honen bosgarren oinarrian aipatutakoaren arabera, baita parte hartu duten taldeena ere.

Enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela, prestakuntza eta birziklatze plana egiteko zer behar dagoen azaltzen duen memoria bat, egoeraren arabera, eta langileak mantentzeko duten konpromisoa adierazita, hori dena enpresaren zuzendaritzak sinaturik eta izenpeturik.

"Express" Enplegu Lantegi gisa definitu diren proiektuetako langabeen prestakuntza ekintzetan, enplegua bilatzeko plan bat aurkeztu beharko da. Era berean, prestakuntza ekintza horietan non uste den zuzeneko eragina izanen dela langileak lan-merkatura sartzeko edo horretan mantentzeko, justifikazio bat agertu beharko da, zuzeneko eragin horri buruz.

b) Prestakuntza ekintzaren helburuak.

c) Edukiak.

d) Metodologia.

e) Talde bakoitzeko prestatzaileak, eta, behar denean, informazio eta orientazio prozesuez arduratuko den entitatea.

f) Tokia.

g) Aurreikusitako materiala eta instalazioak.

h) Ebaluazioa. Jarraipen eta kontrolerako baliabideak.

i) Prestakuntza ekintzaren ziurtapena.

Prestakuntza ekintza bakoitzari buruzko dokumentazioa eredu normalizatuan aurkeztuko da eta, horrez gainera, baita euskarri informatikoan ere.

-Plana osatzen duen prestakuntza ekintza bakoitzaren laburpen-orria, eredu normalizatuan zehazten diren xehetasunekin. Dokumentazioa euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da.

-Deialdian zehazten diren gainerako agiriak.

Aurrekoaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen lehendik Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuan zeuden agiriak aurkeztea. Halakoetan, eskatzaileak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluaren f) letran ezarritakoari heltzen ahalko dio, baina Prestakuntza Zerbitzuan zein espediente zenbakirekin tramitatu ziren esan beharko du.

Zazpigarren oinarria.-Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

Bat.-Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzatela 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren argibideak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Errekerimenduak eskatutako prestakuntza ekintzetakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertuko dira, eta gainerakoak tramitatuko, horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

Dos.-Aurrekoa gorabehera, ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; era berean, horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

Zortzigarren oinarria.-Balorazio irizpideak.

Bat.-Prestakuntza Plana eta deialdi honen babesean aurkezten diren ekintzak baloratzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

a) Entitate eskatzaileak aurkeztutako ekintzak gauzatzeko duen gaitasuna, kontuan harturik aurreko esperientziak eta ekintzak burutzeko eskura dituen baliabide pertsonal eta materialak, bertakoak edo kanpokoak.

Atal honetako irizpideek balorazio osoaren %30 osatuko dute.

b) Plana osatzen duten prestakuntza ekintzei dagokienez:

-Helburuen definizioa.

-Prestakuntza ekintzen edukiak.

Prestakuntza moduluren bat duten prestakuntza ekintzak gehiago baloratuko dira baldin eta prestakuntzak zeharkako izaera badu lehentasunezkotzat jotzen diren arloetan.

Prestakuntza hori lehenetsiko da eskaerak baloratzen direnean, eta garatzen ahalko da bai prestakuntza ekintza baten barnean bai bereizirik.

Nolanahi dela ere, hauek dira lehentasunezko arloak: informazioaren eta komunikazioaren teknologia, laneko arriskuei aurrea hartzea, ingurumen arloan sentsibilizatzea, berdintasuna sustatzea eta lanbide orientazioa, langabeen prestakuntzarekin lotutako kasuetan.

-Metodologia.

-Hezitzaileak.

-Aurreikusitako instalazioak, baliabide didaktikoak eta materialak.

-Ikaskuntzaren jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egiteko baliabideak.

-Prestakuntza ekintzak ziurtatzea.

-Langabeentzako lantegietan, lan munduan sartzeko informazio eta orientazio prozesuak baloratuko dira, galarazi gabe entitate homologatuek zeregin horiek egiteko aukera. Kasu horretan, zeregin horiek beren lan proiektuetan sar ditzakete, eta, hala, programa honetan baloratzeak ekarriko lukeen gehiegizko kostua saihestuko da. Hori horrela, entitate onuradunek beren orientazio zentroetara jo dezakete, halakorik badute, edo, ez badute, orientazio entitateekin hitzarmenak egin ditzakete.

Atal honetako irizpideek balorazio osoaren %40 osatuko dute.

c) Prestakuntza ekintzak bat ote datozen sektorearteko esparruaren beharrekin, prestakuntza ekintzetan lehentasunak ezartzeko hartzen diren irizpideen arabera. Irizpide horiek prestakuntza ikastaroen katalogoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen horretan, agertzen dira. Irizpide horrek balorazio osoaren %30 osatuko du, batez besteko ponderatua eginda, honela banaturik: lehentasun handiena duten ekintzei %30eko puntuazioa emanen zaie, %15ekoa lehentasun ertainekoei, %5ekoa lehentasun txikiena dutenei eta punturik ez lehentasuna eman ez zaienei.

Lehentasun handieneko ekintzei dagokien puntuazioa izanen dute enpresei lotutako prestakuntza ekintzek, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela eta prestakuntza ekintza ezinbestekoa bada planta mantentzeko, lanbide birkualifikazio gisa. Orobat "Express" Enplegu Lantegiek.

Bi.-Bazterturik geratuko dira balorazio teknikoaren puntuazioaren %50 baino gehiago lortzen ez duten eskaerak.

Oinarri honen b) ataleko puntuazioaren %50 gainditzen ez duten ekintzak bazterturik geratuko dira.

Bederatzigarren oinarria.-Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Bat.-Diru-laguntza ondoko irizpideen arabera emanen da:

a) Eman beharreko diru-laguntza zehazteko, kontuan hartuko da xede hori duen aurrekontu lerroan ebazpena emateko unean dagoen diru zenbatekoa.

b) Eskatzaileei esleitu beharreko diru-laguntzak emateko oinarria lehentasunen proportzionaltasun printzipioa izanen da, ikastaroen katalogoan finkatzen diren lehentasunei jarraikiz. Lehentasun maila berean diruz lagundu behar diren ekintzen kostua dauden baliabide ekonomikoak baino handiagoa bada, kontuan hartuko da ekintza bakoitzak deialdi honen zortzigarren oinarrian, b) atalean, lortzen duen puntuazioa.

c) Oro har, diru-laguntzen zenbatekoa ekintzen kostu hautagarriaren %100 artekoa izaten ahalko da.

Enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela eta prestakuntza ekintza ezinbestekoa bada planta mantentzeko, lanbide birkualifikazio gisa, bada, kasu horretan jarraituko zaio, finantzazio portzentajeari dagokionez, Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 EE Erregelamenduak ezarritakoari, izan ere horren bidez merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra; 2008ko abuztuaren 9ko EBAO, 214 zk.).

Halaber, deialdi honen II. eranskinean agertzen diren gehieneko modulu ekonomikoak hartuko dira kontuan.

d) Prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa honela zehaztuko da: prestakuntza orduen kopurua bider ikasleen kopurua bider deialdi honen II. eranskinean ezartzen diren modulu ekonomikoen zenbatekoa, prestakuntza mailaren arabera.

Hamargarren oinarria.-Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

Bat.-Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Bi.-Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Kudeatzeko Atalari dagokio.

Hiru.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honetako eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

Lau.-Espedienteak instruitzeko eta emandako diru-laguntzen jarraipena egin eta horiek kontrolatu eta likidatzeko laguntza teknikoa kontratatzen ahalko da.

Bost.-Prestakuntza planaren balorazioaren emaitzak ikusi eta diru-laguntza zehaztuta, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, eta espedientea eta aginduzkoak diren txostenak ikusi ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, zerbitzuko zuzendariak ontzat emana, eta onetsitako prestakuntza ekintzen eranskina gehituko du.

Instrukzio organoak aurkeztutako ebazpen proposamena ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak espedientearen gaineko ebazpena emanen du.

Sei.-Prozedurako ebazpena eman eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zazpi.-Diru-laguntza emateko ebazpenari, onetsitako prestakuntza ekintzen eranskina gehituko zaio.

Zortzi.-Eskabideen gaineko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Bederatzi.-Hasiera batean esleitutako prestakuntza ekintzak, azken zehaztapenari dagokionez, ez dira itxiak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ekintza horiek ordeztu ahal izanen ditu lehentasun bereko edo handiagoko ekintzekin, esperientziak emandako gaitasuna egiaztatzeko prozesuetan atzeman diren beharrei erantzuteko. Ordezpen hori lortzeko, entitate onuradunak idatziz egin beharko du eskaera, ordezpenerako arrazoiak emanez. Horrekin batera, ordeztu beharreko prestakuntza ekintza bakoitzeko beste fitxa bat aurkeztuko da, kasuan kasuko edukiarekin. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da, eta horrek ez du inolako gehikuntzarik eraginen hasiera batean emandako diru-laguntzan. Kasua bada, Batzorde Misto batek erabakiko du emandako ekintzen edozein ordezpen. Batzorde horren kide izanen dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izendatutako hiru kide eta entitate onuradunak izendatutako beste hiru. Erabaki horiek hartzeko, alde bakoitzeko kideen gehiengoa beharko da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izendaturiko kide bat izanen da batzorde horretako lehendakaria.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eskatzen diren ordezpenei buruzko ebazpena emanen du, gehienez ere 15 eguneko epean, eskatzen direnetik hasita. Aipatu epea organo emaileak ezer ere adierazi gabe bukatzen bada, baimena emantzat joko da.

Hamaikagarren oinarria.-Entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 9. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak galarazi gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

Bat.-Prestakuntza planeko ekintzetan parte hartzen dutenentzat doakotasuna egon beharra errespetatzea.

Bi.-Diru-laguntzaren sarrera eta prestakuntza ekintzen exekuzio gastuak kontabilitateko kontu bereizietan edo berariazko epigrafe batean identifikatzea, guztietan "enplegurako prestakuntza" erreferentzia jarrita.

Hiru.-Diru-laguntza zein prestakuntza jardueratarako eskatu den, hura egitea deialdi honen baldintza eta beharkizun formal eta materialei jarraikiz, bai eta balorapen teknikoa egiteko eta diru-laguntza zehazteko oinarri izan ziren onespen baldintzekin bat.

Lau.-Prozedura instruitzeko, eta prestakuntza plana gauzatu eta likidatzeko fasean behar diren argibide eta agiriak aurkeztea, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileak prestakuntza ekintzetara agertu direla frogatzen duten agiriak, parte-hartzaileek sinatuak eta ezarriko diren gutxieneko beharkizunen arabera.

Bost.-Onuradunak beharturik daude ikastaroetara joatearen ondoriozko arriskua estaltzera, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, haren bermeen kartaren bidez. Gutxienez ere estaldura hau izanen du: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta ikaslea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (joan-etorria edozein garraiobidetan izaten ahal da). Gutxieneko kalte-ordaina 30.100 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 60.200 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitak egiteko irtereetan eta joan-etorrietan sortzen badira.

Dagokion entitateak istripuen gaineko asegurua indarrean eduki behar du ikasle bakoitza ikastaroan altan den eskola epe osoan.

Sei.-Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza ekintza egin izanaren ziurtagiria ematea, deialdi honetan aurreikusten den eran.

Zazpi.-Frogatzea diru-laguntza emateko betebeharrak eta baldintzak betetzen direla, baita diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera eta kostuak gauzatu direla ere.

Zortzi.-Administrazio eskudunari jakinaraztea diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu dituztela, hartutako funtsen aplikazioa frogatu baino lehen.

Bederatzi.-Prestakuntza ekintzak ebaluatu, kontrolatu eta horien jarraipena egiteko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta kontrol organoek sustatzen dituzten jarduketak onartu eta haiei modu aktiboan laguntzea, eskatzen dituzten argibide eta agiri guztiak emanez.

Horretarako, prestakuntza plana abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa zentroan gorde beharko da, ikuskapen eta kontrolaren eskura, gutxienez lau urtez. Epe hori onuradunak diru-laguntzaren frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean hasiko da.

Hamar.-Eskaeran edo eskaerak tramitatzeko eta diru-laguntzak emateko organo eskudunei aurkeztutako agiri edo ziurtagirietan gezurrezko daturik ez ematea.

Hamaika.-Deialdi honen babeseko ekintzen informazio eta publizitate jardueretan adieraziko du haiek finantzaketa publikoa izan dutela eta, horrekin batera, diru-laguntza zein administraziok eman duen.

Entitate onuradunak bere jakinarazpen, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan gutxienez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian eta inolaz ere izan gabe entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino neurri txikiagokoa. Betiere jatorrizko proportzioak eta gama kromatikoa errespetatuko dira.

Onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen, prestakuntza ekintzen garapenean hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin osorik edo partzialki kontratatzen bada.

Hamabigarren oinarria.-Prestakuntza ekintza bakoitza burutzea eta haren hasiera eta bukaera jakinaraztea.

Bat.-Onuradunak, deialdi honetan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 9. artikuluan eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoa kontuan hartuz garatuko du prestakuntza plana.

Bi.-Entitate onuradunak bere giza baliabideak izan beharko ditu prestakuntza ekintzen programazio, koordinazio eta barne kontroleko eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jardueraren exekuzioaren erantzukizun guztia hartuko du Administrazioaren aurrean. Hala hark nola azpikontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol erakundeen eginkizunak egoki betetzen direla.

Hiru.-Diru-laguntzaren onuradun diren entitateek eta enplegu agentziek sustatzen dituzten prestakuntza ekintzen berri zabaldu beharko dute prestakuntzaren xede diren balizko parte-hartzaileen artean, deialdiaren laugarren oinarrian aipatzen baitira, horrela nahi dutenek prestakuntzarako eskubidea erabil dezaten, salbu eta enpresa bati loturik badago prestakuntza, langileen birkualifikazio prozesu gisa, bermaturik dagoela langileak enpresan mantenduko direla. Horretarako, eskatzaileak prestakuntzarako eskabidea beteko du. Eskabide hori deialdi honen V. eranskinean dator, eta nahi duen orori emanen diote entitateak eta enplegu agentziek. Eskabidean, egin nahi den prestakuntza ekintzaren izenarekin batera, baimen bat agertu beharko da, entitate onuradunak prestakuntza ekintzaren ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako organo eskudunei laga ahal izateko harremanetarako datu pertsonalak (helbidea eta telefonoa). Daturen bat bete gabe utziz gero eta hura zuzentzerik ez badago, ikaslea ikastarotik kanpo geldituko da.

Diru-laguntzaren onuraduna den entitatea, prestakuntzaren eskatzaileen arteko lehia ebazteko orduan, irizpide objektiboetan oinarrituko da.

Lau.-Entitate onuradunek gauzatu behar duten prestakuntza ekintza bakoitzaren "hasierako jakinarazpen" bat igorriko diote Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, ekintza bakoitza hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez ere. Jakinarazpen horretan argibide hauek agertuko dira: entitatearen zenbakia eta izena, ikastaroaren zenbakia eta katalogokoa, behar izanez gero ekintzaren izena, hasi eta bukatzeko egunak, irakastegunak eta ordutegia, tokia eta gela. Jakinarazpen horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskura dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

Enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan, langileentzako birkualifikazio prozesua denean prestakuntza, eta horri esker enpresan jarraitzen dutenean, prestakuntza ekintzen "hasierako jakinarazpen" bat aurkezten ahalko da programa hasi baino 2 egun natural lehenago gutxienez. Hartan, datu hauek jasoko dira: entitatearen izena, emanen den ekintza bakoitzaren izena, hasi eta bukatzeko egunak, irakastegunak eta ordutegia, tokia eta gela, behar izanez gero edukien programaren laburpen-agiriak, ekintza bakoitzean onartutako behin betiko zerrenda eta ikastaroko adituen fitxa.

Jakinarazpen horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskura dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

Atal honetako jakinarazpena egin ondotik, aldaketaren bat egiten bada edo bertan behera uzten bada Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, ekintza hasteko data baino lehenago, salbu eta toki, egun nahiz ordutegi aldaketa edo etetea eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza gauzatzen ari dela gertatzen bada. Kasu horietan, onuradunak aldaketaren berri eman beharko du, gorabehera hori izan dela jakin eta berehala.

Ezarritako epean jakinarazi ezik, prestakuntza ekintza "ez egintzat" joko da, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Salbuespenez, enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan ez da epe hori bete beharko, baldin eta eskaera aurkeztu aurretik hasi badira eta seigarren oinarrian aurreikusitako zerrendan jaso badira.

Bost.-Enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan izan ezik,prestakuntza ekintza hasten denetik hirugarren irakasteguna arte, hori barne, eta betiere, prestakuntza orduen %25 eman arte, Nafarroako Enplegu Zerbitzura jakinarazpena igorri beharko da, barnean direla edukien programa laburtzen duten agiriak, ikastaroan onarturiko ikasleen behin betiko zerrenda eta ikastaroko adituen fitxa. Horretarako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskuratzen ahalko dena.

Ikastaroa hasten duten parte-hartzaile onartuen behin betiko zerrendaren kopia batek lehen aipatu den egunetik aurrera egon beharko du kontrol organoen eskura.

Ezarritako epean jakinarazi ezik, prestakuntza ekintza "ez egintzat" joko da, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Sei.-Prestakuntza ekintza bakoitza egin ondoren, onuradunek Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ekintza bukatu dela jakinarazi beharko diote, bukatu eta biharamunetik 30 eguneko epean, eta agiri hauek igorri beharko dituzte:

-Onartutako ikasle bakoitzaren fitxa, datatua, sinatua eta osorik betea, fitxarako behar diren agiriekin batera.

-Ikastaroan onartu diren zerrenda aurkeztuaren kopia, bukatu dutenak adierazita.

-Bertaratze kontrolaren jatorrizkoa, prestakuntza saioen araberakoa, parte hartzen duten ikasleek eta prestakuntza irakasleak edo arduradunak sinatua, eredu normalizatuan.

-Ikastaroa eskatu bai baina onartu ez ziren ikasleen zerrenda eta eskaeren fitxak.

-Aurreinskribatuak hautatzeko irizpideak, metodoa eta kopurua (horrelakorik egin baldin bada).

-Bertaratze ziurtagiria edo egiaztapen diploma eman zaien ikasleen zerrenda, non hartu-agiria edo eman izanaren froga agertuko baita, eredu normalizatua erabiliz horretarako.

Bertaratze ziurtagiriak luzatzeko, gutxienez ere ikastorduen %75era joan beharko da.

Egiaztapen diploma emateko, beharrezkoa izanen da, lehenik, ikastorduen %75era joatea, eta, gainera, ebaluazio positiboarekin gainditzea prestakuntza.

-Material dikaktikoa eman zaien ikasleen zerrenda, non banatutako materiala eta hartu-agiria edo eman izanaren froga agertuko baitira.

-Egindako publizitatea (egunkarietako iragarkiaren fotokopia edo beste sistema bat).

-Irakasleen zerrenda (izen-deiturak, NANa, Gizarte Segurantzako zenbakia), haietariko bakoitzak egiatan emandako ordu kopurua adieraziz.

-Ikastaroa emateko erabili diren baliabide tekniko eta materialen zerrenda (ikasgelak, instalazio edo gela osagarriak, proiektorea, telebista, eta abar).

Lehen aipatu diren agiriak, behar denean, eredu normalizatuan eta Nafarroako Enlegu Zerbitzuak ezarriko dituen euskarri informatikoetan igorriko dira.

Ezarritako epean jakinarazi ezik, prestakuntza ekintza "ez egintzat" joko da, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik. Salbuespena izanen dira enpresei lotutako prestakuntza ekintzak; horietan, eskatutako dokumentazioa dena batera aurkezten ahalko da, 15 eguneko epean, prestakuntza programa bukatu eta biharamunetik.

Hamahirugarren oinarria.-Kostuak justifikatzeko jarraibideak eta likidazioa.

Bat.-Hurrengo ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen, diru-laguntzaren azken likidazioa eskatu eta prestakuntza ekintzak egiteko kostuak justifikatu beharko dira. Horretarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 28. artikuluan ezarritakoa, finantzatzen ahal diren kostuen zerrenda eta deialdi honen II. eranskinean ezarritako egozpen irizpideak hartuko dira kontuan.

Entitate onuradunak, eginiko prestakuntza ekintza bakoitzagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko ditu gastuen aitorpena eta ikastaroen azken likidazioa (IV. eranskina) eta gastuen aitorpen sailkatua (V. eranskina), ebazpen honekin batera datozenak, behar bezala beteak eta entitate onuradunaren legezko arduradunak sinatuak. Horrek bere gain hartuko du aurkezten diren datuen egiazkotasunaren erantzukizuna eta konpromisoa hartuko du administrazioak eskatzen dizkionean, agiri horietan ematen diren datuak abalatzen dituen kontabilitate dokumentazioa aurkezteko eta hark bidezkotzat jotzen dituen argibide osagarriak emateko.

Gainera, aurkeztu beharko ditu eginiko lan bakoitzean emaniko denboraren agiriak, egin dituen pertsonak sinatuak, irakastorduetatik kanpo prestakuntzan, tutoretzan eta ebaluazioan egiazki emaniko orduak frogatuko dituztenak; eta ikastaroa zuzentzen, kudeatzen, hautatzen eta administratzen aritzeagatik emaniko orduen kopurua ere bai.

Halaber, prestakuntza plana laburtzen duen orrialde bat aurkeztuko da, eginiko ekintza guztiak bilduko dituena, eredu normalizatuarekin bat, eta euskarri informatikoan.

Atal honetan ezarririko epeetan igorri ezik, ulertuko da prestakuntza ekintza ez dela burutu, diru-laguntzaren likidazio ekonomikoaren ondorioetarako, salbu eta jakinarazpena epean ez bada egin ezinbesteko arrazoiengatik, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Bi.-Kostuak honela justifikatuko dira: auditorearen txostena aurkeztuta edo fakturen eta frogatzeko balio duten bestelako agirien bidez, jatorrizkoa zigilatu ondoren, funtsak ongi erabili direla frogatzeko adinako zehaztasunaz. Horiek entitate onuradunean gordailutuko dira.

Zigilatzeak gutxienez ere argibide hauek bildu beharko ditu:

"Nafarroako Gobernuak enplegurako prestakuntzaren esparruan emaniko diru-laguntzaren kargura, ...............urteko deialdiko ..... zenbakiko ikastarorako, honako zenbatekoa justifikatzen da: .................. euro."

Hiru.-Eskuarki onartzen diren kontabilitate arauekin bat, kostuak kargu agirien bidez justifikatzea ontzat emanez gero, agiri horiek gastuaren edo haren egozpenen frogekin batera igorri beharko dira.

Azpikontratazioen kasuan, azpikontratistek egiten dituzten fakturak II. eranskinaren atalen arabera zehaztu beharko dira, eta prestakuntza ekintza bakoitzari egotzitako kostuak identifikatu.

Kontratistek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, laguntza ematekoa, alegia.

Lau.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoa betez, eskatzaileak modu arrazoituan frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, kontuan harturik egin beharreko prestakuntza ekimenak eta horiek zein arlotan garatzen diren, Enplegua Hobetu eta Handitzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatutakoarekin bat. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurrekoa jarraian adierazitako aukeraren baten bidez frogatu ahalko da:

a) Gutxienez hiru eskaintza eskatu eta jasotako proposamenetatik onena hautatu izana, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntzarako eskaera egin aurretik egina bada. Entitateak justifikaziorako txostena aurkeztu beharko du adjudikazioa eskaintza merkeenari egiten ez zaionean.

b) Merkatuan dauden pareko operazio errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta eragimena agerian uzten dutenak.

c) Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko operazio alderagarrien egungo aurrekontuak aurkeztu ahal izanen ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIren gorabeherarekin zuzenduta (deflaktatuta), agerian utziko dutenak kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.

Bost.- Kostuen justifikazioa auditore baten txostenarekin egiten denean, alderdi eta eduki hauei buruzko irizpen bat jasoko duena:

-Onuradunak bete beharreko baldintzak, bai diru-laguntzari buruzko araudian bai onuradunari ezartzen zaizkion betebeharrei buruzko dokumentazioan jasotakoak.

-Onuradunak aurkeztutako justifikazio kontuaren egiaztapena, planean adierazitako elementu guztiak dituela egiaztatzeko.

-Justifikazio kontua horretarako behar adina ahal dituen pertsona batek izenpetu duela egiaztatzea.

-Jarduketa memorian dagoen informazioa eta justifikazio ekonomikorako aurkeztutako agiriak bat datozen aztertzea.

-Memoria ekonomiko laburtuan jasotako informazioa diruz lagundutako ekintzaren gastuen zerrenda sailkatuan oinarritua dagoen, gastu bakoitzaren hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data zehaztuta dakarren zerrenda alegia.

-Onuradunak plana gauzatzeko egindako gastu guztiak diruz lagundutako jardueraren izaerarekin lotura argia dutela egiaztatzea, bai eta programa justifikatzeko finkatutako epearen barruan ordaindu direla ere.

-Onuradunak egindako gastuen eta ordainketaren jatorrizko frogagiriak dituela egiaztatzea, bai eta agiri horiek onuradunaren kontabilitate erregistroetan islatu direla ere.

-Zeharkako gastuak ekintzaren ekitaldiari egozteko erabili den banaketa sistema zuzena eta proportziozkoa dela eta kontabilitatearen arloan oro har onartutako printzipio eta arauekin bat datorrela egiaztatzea.

-Gastu guztiek deialdi honen baldintzak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak betetzen dituztela egiaztatzea.

-Deialdi honetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean azpikontratazioaren arloan jasotzen diren xedapenak betetzen diren egiaztatzea.

-Onuradunaren adierazpenen gutuna lortzea, justifikazio kontua izenpetu zuen pertsonak sinatua.

-Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuragarria ez dela, inongo kasutan, frogatutako gastuetako zenbateko handienaren gisan sartu egiaztatzea.

Txostena egiten duen auditorea entitate onuradunak aukeratuko du, baina Kontabilitatearen eta Kontu Auditoriaren Institutuaren mendeko Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean jardunean dagoela agertu beharko da, eta proposatzen zaizkion jardun eta gainbegiratze arauak bete beharko ditu. Txostenaren kostua diruz lagundu daiteke, emandako diru-laguntzaren %5era bitarte gehienez ere.

Sei.-Prestakuntza jarduerak diru-laguntzaz gain berezko funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan funts horien zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzen xede diren jardueretan nola aplikatu diren frogatu beharko da.

Zazpi.-Diru-laguntzaren onuraduna beharturik dago diru-laguntzaren arrazoi den jarduera egin dela eta hartutako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak lau urtez gordetzera, onuradunak frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita, Foru Administrazioak edo horrek eskuordetutakoak ikuskatu ahal ditzan.

Epe hori bukatu gabe beren jarduera bertan behera uztea edo desegitea erabakitzen duten entitate onuradunek entitatean gorde diren agiri horien kopia igorri beharko diote organo eskudunari.

Onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen, prestakuntza ekintzen garapenean hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratazioa egiten bada osorik edo partzialki.

Hamalaugarren oinarria.-Diru-laguntzen likidazio ekonomikoa.

Bat.-Emandako diru-laguntzen likidazio ekonomikoa eginen da kontuan hartuta zenbat parte-hartzailek bukatu duten prestakuntza eta egiaz egindako eskola orduen kopurua, prestakuntza ekintzaren kostu finantzagarrien arabera. Sortzen den diru-laguntzaren gehieneko muga izanen dira deialdi honen II. eranskinean ezarritako modulu ekonomikoak, prestakuntzaren maila kontuan hartuta.

Bi.-Prestakuntza ekintza egin ondoren, diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzearen ondorioetarako, ekintza presentzialetan, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ondorioztatzeko, prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan beharko du.

Prestakuntza ekintzaren hirugarren eskola eguna baino lehen (hori barne) edo prestakuntza orduen %25 eman baino lehen, langileren batek prestakuntza ekintza uzten badu, haren ordez beste langileren bat sartzen ahalko da. Epe hori igaro ondoren, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %15ek uztea onartuko da.

Langile langabeen kasuan, lana lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza hori bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez.

Hiru.-Gauzatutako prestakuntza ekintza bakoitzaren diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko, zegokion unean hasi zela jakinarazi ondoren, onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzura igorriak beharko ditu gastuen aitorpena eta azken likidazioa eta gastuen aitorpen sailkatua, inprimaki normalizatuak erabilita. Entitateak, gutxienez ere, diruz-lagundutako prestakuntza ekintzari dagozkion kostuak justifikatzen dituzten agiriak erantsi beharko ditu, salbu eta kostuak auditorearen txostenaren bidez justifikatzea erabakitzen badu.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egokiak iruditzen zaizkion informazio eta agiriak eskatzen ahalko dizkie eskatzaileei.

Lau.-Atal honen hirugarren puntuan aipatzen diren frogagiriak aurkeztu ez badira, edo aurkeztutakoak aski ez badira emandako diru-laguntza behar bezala justifikatzeko, organo eskudunak atzemandako hutsuneen berri emanen die onuradunei, 15 eguneko epean zuzen ditzaten.

Atzemandako hutsuneak zuzentzeko aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, horiek aski ez badira emandako diru-laguntza behar bezala justifikatzeko, edo epea iragan bada haiek aurkeztu gabe, hura eman duen organoak erabakiko du itzultzeko prozedurari hasiera ematea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bost.-Azken frogagiriak aztertu ondoren, Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalak espedientea amaitu eta prestakuntza planaren azken likidaziorako ebazpen proposamena igorriko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman ondoren.

Instrukzio organoak aurkeztutako ebazpen proposamena ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak espedientearen gaineko ebazpena emanen du.

Hamabosgarren oinarria.-Prestakuntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

Bat.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere eskumenak erabiliz, arau honen bidez diruz laguntzen diren ekintzen ebaluazio, kontrol eta jarraipen eginkizunak egiten ahalko ditu. Horretarako, entitate onuradunei edozein agiri eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz eginkizun horiek betetzeko bidezkoa bada.

Era berean, gauzatutako prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, etengabeko prestakuntzaren azpisistema hobetzeko xedearekin.

Bi.-Entitate onuradunak, prestakuntza ekintza bakoitzaren azken likidazioarekin batera, eginiko ekintzaren memoria-ebaluazio bat aurkeztuko du. Memoria-ebaluazio hori ikastaroaren azalpena eta ebaluazioa izanen da, ondoko atalei buruzko informazioa bilduko duela:

-Prestakuntza ekintzaren identifikazio datuak: entitate onuraduna, ikastaroaren zenbakia eta haren izena.

-Parte-hartzaileen gaineko datu estatistikoak, aldagai hauen arabera: sexua, bukatu dituzten ikasketen maila, parte-hartzaileen lanbide kategoria, lan-kontratu mota, ikastaroko gaiari buruz aldez aurretik zuten ezagupen maila.

-Parte-hartzaileek ikastaroaren kalitateari buruz egindako balorazioaren gaineko datuak, "Kalitatea ebaluatzeko galde-sorta", oinarri honen bigarren puntuan aipatzen dena, erabilita.

-Ikastaro bakoitzaren laburpena eta ondorioak. Laburpenean informazioa emanen da enplegua bilatzeko egin diren ekintzen gainean, eta datuak emanen dira parte-hartzaileen laneratzeei buruz eta enplegua mantentzeari buruz.

Hiru.-Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute, salbu eta enpresei lotutako prestakuntza ekintzetakoek. Ebaluazio hori "Kalitatea ebaluatzeko galde-sorta" bidez eginen da, VI. eranskinean jasotako eredu normalizatuan aurkeztuko dena.

Ebaluazio horiek entitate onuradunentzat duten balioa ukatu gabe, entitateek, oinarri honen bigarren puntuan aipatutako ebaluazio-memoriaren esparruan, parte-hartzaileen galde-sorta guztien grabazioa eta tabulazioa gehitu beharko dute, egin diren prestakuntza ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Plana zein prestakuntza ekintzetan antolatzen den, ekintza horietako bakoitzeko aurkeztuko da galde-sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa, eta plan osoari buruzko beste bat ere bai. Grabazio eta tabulazio hori dituen fitxategiaren edo fitxategien kopia euskarri informatikoan bidaliko da.

Kalitatea ebaluatzeko ikasleek betetzen dituzten galde-sortak entitate onuradunak gordeko ditu.

Hamaseigarren oinarria.-Diru-laguntzaren ordainketa.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak uste du diruz-lagundutako jarduerak interes soziala baduela eta 2011. urtean gauzatu behar dela. Beharrezkoa da diru-laguntza aldez aurretik ordaintzea, onuradunak irabazi-asmorik gabeko entitateak direlako eta diru-laguntza diruz-lagundutako jardueraren gastu osoaren %100 delako, eta entitate horiek ez dituztelako funts nahikoak, ez eta horiek lortzeko mekanismo egokiak ere, aipatu jarduerak egiteak dakartzan gastuei aldez aurretik aurre egin ahal izateko. Honela eginen litzateke ordainketa:

-%50eko aurrerakina, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak diru-laguntza emateko beharrezkoa den ebazpena eman ondoren, eta entitate onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatu ondoren.

-%25eko aurrerakina, uztailean, onuradunak aurreko aurrerakina gauzatu duela justifikatu ondoren.

-%25eko aurrerakina, irailean, onuradunak aurreko aurrerakina gauzatu duela justifikatu ondoren.

Aurrerakinak gauzatu direla justifikatzeko, jarduera justifikatu beharreko aurrerakinaren portzentaje ekonomiko berean edo handiagoan gauzatu dela frogatu beharko da, eta hurrengo aurrerakina ordainduko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako eta justifikatutako jarduera egiaztatu eta baliozkotzat jo ondoren.

Hamazazpigarren oinarria.-Azpikontratazioa.

Bat.-Entitate onuradunak behin bakarrik azpikontratatzen ahalko du prestakuntza planaren xede den prestakuntza jarduera, zati batean edo osorik. Kontuan hartuko da, betiere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. eta 28.3 artikuluen edukia.

Onuradunak berari lotutako entitateekin prestakuntza planaren exekuzio osoa edo zati batena itun dezan, ondoko egoera hauek gertatu beharko dira:

-Kontratazioa merkatuko baldintza normalen pean egitea.

-Enplegu Zerbitzuari baimena eskatzea, prestakuntza planaren eskabidearekin batera. Baimen hori espresuki emanen da laguntza emateko ebazpenean berean edo ondorengo ebazpen baten bidez, hamabost eguneko epean, baimena eskatzen denetik hasita. Aipatu epea organo emaileak ezer ere adierazi gabe bukatzen bada, baimena emantzat joko da.

Bi.-Aurreko puntuan xedatutakoa ukatu gabe, entitateak azpikontratatzen ahako dira baldin eta beren helburuen artean badaude prestakuntza jardueren garapena, salbu eta enpresei lotutako prestakuntza ekintzetan, betiere enpresa horiek bermatzen badute langileak mantenduko dituztela eta prestakuntza ekintza ezinbestekoa bada planta mantentzeko, lanbide birkualifikazio gisa.

Hemezortzigarren oinarria.-Prestakuntzaren barne kontrola.

Bat.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontroleko jarduketa hauek eginen ditu:

a) "Denbora errealeko" jarduketak. Bertan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena, ematen den tokian eta egiten den bitartean, froga fisikoak eta lekukoenak erabiliz, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta prestatzaileei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, teknikoki egiaztatzeko prestakuntza ekintza nola egin den, haren edukia, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Halaber, argitalpenetan eta bestelako komunikabideetan agertuko da ekintzak Nafarroako Gobernuak finantzaturik egin direla.

b) "Ex post" jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira, entitate onuradunei, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta/edo prestatzaileei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, besteak beste, honako hauek egiaztatzeko:

-Prestakuntza ekintzak egin ote diren.

-Parte-hartzaileen benetako kopurua.

-Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma ematea eta bertan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa identifikatzea.

-Prestakuntzaren kostuak frogatzea: frogagiriak, haien kontabilizazioa eta ordainketa, kontuan hartuta indarra duen araudian ezartzen diren betebeharrak.

Bi.-Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza ekintzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratutako ikastaroetan Kalitatearen Jarraipenerako duen Plana jarraitu eta kontrolatzeko jarduketen mende egonen dira.

Hemeretzigarren oinarria.-Diru-laguntzak itzultzea.

Bat.-Deialdi honetan eta/edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharren balizko ez-betetzeak mailakatzeko eta onuradunak azkenean kobratu beharreko dirua edo, bidezko bada, itzuli beharrekoa, zehazteko, proportzionaltasun irizpideari jarraituko zaio.

Bi.-Arau honen babesean ematen diren diru-laguntzak osorik edo hein batean itzuli beharko dira, haiek pagatu zirenetik itzuli beharra erabakitzen denera arte sortutako berandutza interesak barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan eta deialdi honetan ezarritako betebeharrak bete ezik.

Hiru.-Aurreko bigarren puntuan dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarritako prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Lau.-Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean "diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei" buruz ezarritakoa.

Hogeigarren oinarria.-Laguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira Foru Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin.

Hogeita batgarren oinarria.-Datuen babesa.

Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

Hogeita bigarren oinarria.-Aplikatu beharreko arauak.

Bat.-Oinarri hauetan aipatzen den deialdian parte hartzeak berarekin dakar oinarriak oso-osorik eta bete-betean onartzea.

Bi.-Deialdi honetan aurreikusita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Hogeita hirugarren oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Prestakuntza Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, Enpleguaren Atarian (www.empleo.navarra.es), adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

II ERANSKINA

Kostuak eta moduluak

Eranskin honek bi atal dauzka:

Lehen atala.-Finantzatzen ahal diren kostuak.

Bigarren atala.-Gehieneko modulu ekonomikoak.

Lehen atala.-Finantzatzen ahal diren kostuak

1. Prestakuntza jardueraren zuzeneko kostuak:

a) Barneko eta kanpoko prestatzaileen ordainsariak; horien barnean sartzen ahal dira lansariak, gizarte aseguruak, dietak, joan-etorrietako gastuak eta, oro har, ikastaroak prestatu, eman eta ebaluatzen aritzen diren prestatzaileei dagozkien kostu guztiak.

Ikastaroak prestatu eta ebaluatzeagatik emanen den diru-laguntza, orokorrean hartuta, ikastaroa emateko onartzen den zenbatekoaren %20koa izanen da gehienez.

Gastu horiek irakasleen eta jardueran emandako orduen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira.

b) Ekipamendu didaktikoak amortizatzeko gastuak, kontabilitateari buruzko arauetan onetsitako amortizazio irizpideen arabera kalkulatuak, eta haien alokairu edo errentamendu finantzarioa, interesak izan ezik.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira eta, ekipamenduak banaka erabiliz gero, bukatzen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira; bestela, erabili zireneko orduen arabera.

c) Baliabide didaktikoen gastuak eta/edo material didaktikoak erostekoak eta ikastaroa egiteko prestatzaileek eta parte-hartzaileek erabilitako ondasun suntsigarrien gastuak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira eta, ekipamenduak banaka erabiliz gero, bukatzen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira; bestela, erabili zireneko orduen arabera.

d) Ikasgelen, lantegien eta ikastaroa egiteko erabilitako gainerako eremuen alokairu gastuak, errentamendu finantzariokoak -interesak izan ezik- eta amortizaziokoak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

e) Parte-hartzaileen istripu asegurua.

Gastu horiek prestakuntza jardueren arabera sailkatuta aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

2. Prestakuntza jarduerari lotutako kostuak:

a) Barruko eta kanpoko langile osagarrien kostuak finantzatzen ahalko dira eta ikastaroa kudeatu eta burutzeko behar diren guztiak.

b) Ikastaroa antolatu eta zabaltzeko publizitate gastuak.

c) Beste kostu batzuk: argia, ura, berokuntza, mezuak, posta, garbiketa, zaintza eta lehen aipatu ez diren bestelako kostuak, prestakuntza ekintzari lotuak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 28. artikuluaren 9. idatz-zatiarekin bat, onuradunak zentzuz dagokion zatian egotzi beharko dizkio kostu horiek diru-laguntzaren xede den ekintzari, onartu ohi diren kontabilitateko irizpide eta arauei jarraituz, betiere, kostu horiek jarduera egiazki egiten den aldiari dagozkion heinean.

Betiere, kostu lotuak eta zuzeneko kostuak egiazkoak izanen dira, egiazki egin, pagatu eta fakturen edo frogatzeko balio bera duten kontabilitate agirien bidez frogatzen direnak.

Ikastaro bakoitzerako azkenean pagatu beharreko zenbatekoa kontrol finantzarioaren eta deialdiko baldintzen emaitzen ondoren finkatuko da. Kostu lotuak gehienez ere zenbatekoaren %30 izanen dira.

Kontzeptu partzialen kostuaren batura kapitulu bakoitzaren kostu osoa da, eta bi kapituluen kostuaren baturak ikastaroaren gastu justifikatuak osatzen ditu.

Bigarren atala.-Gehieneko modulu ekonomikoak

Deialdi honen bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastaroak finantzatzeko ematen diren laguntzen likidaziorako aplikatu beharreko modulu ekonomikoak (prestakuntza ordu bakoitzaren kostua) honako hauek izanen dira, bertaratzeko modalitatean:

"Erdiko Goiko" maila: 13 euro orduko eta ikasleko.

"Oinarrizko" maila: 9 euro orduko eta ikasleko.

"Oinarrizko maila" modalitateak oinarrizko trebetasun eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna ematen du, eta aplikatuko da ematen den prestakuntza zeharkako gaien edo gai orokorren arlokoa denean. Aldiz "Goiko maila" aplikatuko da espezializazioa dakarten gaiak daudenean, edo programazio edo zuzendaritza gaitasunak garateko gaitasuna ematen duenean.

Zeharkako izaera duen prestakuntza, prestakuntza berariazko baten lagungarri denean, azken horren modulu ekonomikoaren arabera baloratuko da.

Aparteko kasuetan, entitate eskatzaileak arrazoiak emanda, hemen ezarri diren moduluak baino goragoko beste bat proposatzen ahalko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak oso goi mailako teknologiako hainbat ikastarotarako, betiere Nafarroako garapenerako interesgarriak badira eta/edo prestakuntzako entitateaz besteko profesionalek eman beharrekoak, eta horien zerbitzu-sari handiagoak egiaztatzen badira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak katalogo bat emanen die entitateei, non lehentasuna adieraziko baita.

III. ERANSKINA

2011n enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzeko eskabidea

Espedientearen zenbakia: ............................................................................

Prestakuntza plana eskatzen duen entitatea: ..........................................................................................................................................................

Prestakuntza ekintza (izena eta zenbakia): .............................................................................................................................................................

PARTE-HARTZAILEAREN DATUAK

1. deitura: .............................................................................................................. 2. deitura: ........................................................................................................................

Izena: ...................................................................................................................

IFZ: .......................................................................................................................... Gizarte Segurantzako inskripzio-zenbakia: ............ / ....................................................

Helbidea: ................................................................................................................. Herria: ...................................................................................... P.K. .............................

Telefonoak. Sakelakoa: ............................................... Finkoa: .............................................. Helbide elektronikoa: ....................................................................................

Jaioteguna: ................................................................................................ Adina: ............................................. Sexua: ...............................................................................

Desgaitasuna: [ ] BAI [ ] EZ [ ] Zein herrialdetan jaio den: ...............................

IKASKETAK

[ ] Titulaziorik gabe

[ ] DBH/Eskola graduatua

[ ] Batxilergoa

[ ] LH-I/Erdi Mailako Zikloa

[ ] Goi-mailako LH/LH II

[ ] Bestelako titulazioa (zehaztu) ............................................

[ ] Diplomatura (Unibertsitateko 1. zikloa)

[ ] Lizentziatura (Unibertsitateko 2. zikloa)

[ ] Doktoregoa

ARLO FUNTZIONALA [ ] Helbidea:

(lanean ari direnak soilik) [ ] Administrazioa

 [ ] Merkataritza

 [ ] Mantentze-lanak

 [ ] Ekoiztea

KATEGORIA [ ] Zuzendaritzako kidea

(lanean ari direnak soilik)   [ ] Erdi mailako arduraduna

[ ] Teknikaria

[ ] Langile kualifikatua

[ ] Kualifikazio txikiko langilea

(6, 7, 9 eta 10 kotizazio-taldeak):

TALDEA:

[ ] Lanean ari dena. Idatzi kodea (1): ...................................................................

[ ] Langabea

EGUN ZEIN ENTITATETAN ARITZEN DEN:

ETE (2) [ ] EZ ETE [ ] SEKTOREA/HITZARMENA .......................................... ..................................................................................................................

Sozietate-izena: ................................................................................................................................................................... IFK: ..................................................................

Lantokiko helbidea: ..........................................................................................................................................................................................................................................

Telefonoa: ............................................................................... Herria: ............................................................................ P.K.: .......................................................................

Behean sinatu duenak adierazten du, deialdi honi dagokionez, ez dela parte hartzen ari eskatutako prestakuntza ekintzaren antzekoa den beste batean.

Era berean, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako arauetan xedatutakoaren ondorioetarako, baimena ematen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza planaren entitate eskatzaileek eta haren zentro laguntzaileek agiri honetan agertzen diren datu pertsonalak erabiltzeko eta tratamendu informatikoa egiteko, jasotako prestakuntzaren jarraipen, kontrol eta ebaluazioaren ondorioetarako.

Langilearen sinadura

Data: ..............................................

Edozein datu ez betetzeak ikaslea ikastarotik kanpo geratzea ekarriko du.

(1) Kodeen zerrenda: AO araubide orokorra, ALF aldizkako langile finkoak lanik gabeko aldietan, EE enplegu erregulazioa lanik gabeko aldietan, NEK nekazarien araubide berezia, AU autonomoen araubide berezia, AP administrazio publikoa, EL etxeko langilea, PL prestakuntza aldian langabezira pasatzen diren langileak, LHB Langileen Estatutuko 2. artikuluan aipatutako lan harreman berezietako langileak, GSHB Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia duten langileak, ALF aldizkako langile finkoak lanik gabeko aldietan, IL Itsasoko Araubide Bereziko langileak, LE Lanbide elkargoa.

(2) ETEtzat hartuko dira Batzordeak abuztuaren 6an emandako 800/2008 EE Erregelamenduaren I. eranskinean ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten enpresa guztiak. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra; 2008ko abuztuaren 9ko EEAO, 214 zk.).

Legezko abisua

1. Prestakuntza ikastaro baterako eskabidearekin batera aurkeztutako datu pertsonalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta eskainitako ikastaroak eman behar dituzten entitateek tratatuko dituzte, ikastaroak antolatu eta eman ahal izateko.

2. Lehen aipatu eskabidea aurkeztean, interesdunak baimena ematen du haren datu pertsonalak hirugarrenei emateko, bakar-bakarrik estatistika, txosten, azterlan edo irizpenak egiteko, zuzenean loturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumen eta helburuekin, bereziki Enplegu Behatokiari dagozkien horiekin.

3. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzura jo beharko da (Arcadio María Larraona, 1, 31008 Iruña), hura baita eskabidearekin batera emandako datu pertsonalak tratatzeko ardura duen erakunde autonomoa.

4. Edonola ere, datu pertsonalak tratatu eta ematerakoan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako araubideari jarraikiz jokatuko da.

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA PLANETAN IZENA EMATEKO ESKABIDEARI ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Talde guztientzakoa.

-NANaren fotokopia.

Talde bakoitzaren dokumentazio berariazkoa.

1.-Beste inoren konturako langileak.

-Ikastaroa hasi aurreko hilabeteko nomina edo lanean ari den enpresak egindako ziurtagiri eguneratua.

2.-Beregaineko langileak.

-Autonomoen aurreko hilabeteko ordainketa egin izanaren banku-ordainagiriaren fotokopia.

3.-Langabeak.

-Lan eskaeraren txartelaren fotokopia, Nafarroako edozein enplegu agentziatan lan eskatzaile gisa inskribaturik dagoela frogatzeko.

IV. ERANSKINA

Ekintzaren gastuen aitorpena eta azken likidazioa

Entitate onuradunaren datuak

Izena

IFZ

Legezko ordezkaria

NANa

1. Prestakuntza entitatearen identifikazioa

Zentroaren izena

Zentroaren zk.

IFZ

Titular juridikoa (edo izena)

Sozietatearen helbidea

Posta kodea

Udalerria

Probintzia

Tel. zk.

2. Ikastaroaren identifikazioa

Ikastaroaren izena

Maila

Entitatearen zk.

Urtea

Eskaera

Ekintza

Hasiera data

Amaiera data

Non eman den

Posta kodea

Kalea

Programatutako orduak

Emandako orduak

Programatutako ikasleak

Amaitu duten ikasleak

3. Ikastaroaren gastuak

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA

IKASTAROAREN ZUZENEKO KOSTUAK:

a) Prestatzaileen lansariak osotara

b) Talde didaktikoen amortizazio gastuak

c) Baliabide didaktikoen eta erabilitako ondasun suntsigarrien gastuak

d) Ikastaroa egiteko erabilitako ikasgela, lantegi eta gainerako eremuen alokairu gastuak edo amortizazioarenak

e) Parte-hartzaileen istripu asegurua

ZUZENEKO GASTUAK, A KAPITULUA, GUZTIRA

IKASTAROARI LOTUTAKO KOSTUAK:

a) Laguntzako langileen kostuak

b) Ikastaroko publizitate eta zabalkunde gastuak

c) Argia, ura, berokuntza, posta, garbiketa, zaintza eta ikastaroari lotutako bestelako kostuak

IKASTAROARI LOTUTAKO GASTUAK, B KAPITULUA, GUZTIRA

IKASTAROAREN GASTUAK, GUZTIRA

Hasiera batean esleitutako diru-laguntza

Beste diru-sarrera batzuk (diru-laguntzak, ikasleen kuotak.)

Pagatutako aurrerakina

Justifikatu gabeko kopurua

............................................................................ jaun/andreak, ................. NANa duenak, .......................................................................................... entitate onuradunaren legezko ordezkaria den aldetik,

ZIURTATZEN DU:

......... zenbakia duen .................................................................................. ekintza egiteko gastuak .............................................. (.................... eskabidea) ............................. euro direla. Ekintza Nafarroako Gobernuak finantzatutako diru-laguntzaren bidez burutu da. Gastu osoa kostuen sailkapenaren xehetasunean zehazten da (gastuen aitorpen sailkatuaren eranskina gehitu). Gastu horien faktura eta/edo ziurtagiriak dauzkala, egiten den edozein ikuskapenetarako, eta espediente osoa Foru Administrazioaren esku geldituko dela eskatu bezain laster.

Nafarroako Gobernuko beste departamentu batek edo bestelako erakunde publiko edo pribatuek ez diotela laguntzarik eman helburu bererako.

Eta horrela ager dadin, ziurtagiri hau luzatzen dut.

........................(e)n, .................(e)ko .............................aren ..........(e)an.

Entitate onuradunaren sinadura eta zigilua:

V. ERANSKINA

Gastuen aitorpen sailkatua

Entitate onuraduna: ............................................ Zk. ................... Prestakuntza entitatea: ....................................................... Zk. ....................

Ekintzaren zk.: ........................................................... Izena: ...............................................................................................................................

Zuzeneko kostuak (X)

KONTZEPTUA

DOKUMENTUAREN DATA

DOKUMENTU ZK.

HARTZEKODUN HARTZAILEA

IFK/IFZ

ZERGA-
OINARRIA

BEZa

DOKUMENTUA, GUZTIRA

EGOTZITAKO ZENBATEKOA

ORDAINKETA DATA

ORDAINKETA BIDEA

EMATEA

PRESTAKETA, TUTORETZA

ETA EBALUAZIOA

MATERIAL DIDAKTIKOA PRESTATZEA

EKIPAMENDU DIDAKTIKOAK AMORTIZATZEA/ALOKATZEA

IKASGELAK AMORTIZATZEA/ALOKATZEA

MATERIAL DIDAKTIKOA EROSTEA

IKASLEEN ASEGURUA

JOAN-ETORRIAK

GUZTIZKO PARTZIALA

.....................

Lotutako kostuak (Y)

KONTZEPTUA

DOKUMENTUAREN DATA

DOKUMENTU ZK.

HARTZEKODUN HARTZAILEA

IFK/IFZ

ZERGA-
OINARRIA

DOKUMENTUA, GUZTIRA

EGOTZITAKO ZENBATEKOA

ORDAINKETA DATA

ORDAINKETA BIDEA

ZUZENDARITZA, KUDEAKETA

ETA ADMINISTRAZIOA

PUBLIZITATEAREN GASTUAK

BESTE KOSTU BATZUK: GASTU OROKORRAK

GUZTIZKO PARTZIALA

.....................

GUZTIRA (X) + (Y)

.....................

........................................(e)n, .............eko ..........................................aren ..............(e)an.

Entitatearen zigilua:

Entitate onuradunaren legezko arduradunaren sinadura.

VI. ERANSKINA

Enplegurako prestakuntza planetako prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko galde-sorta

Prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko, beharrezkoa da, ikaslea zaren aldetik, parte hartu duzun ikastaroaren zenbait alderdiri buruz duzun iritzia ezagutzea. Mesedez eskatzen dizugu galde-sorta honetan ageri diren galdera guztiei erantzuteko.

Mila esker zure laguntzagatik.

Galde-sorta honetan ematen dituzun datuak isilpekoak dira, eta prestakuntza ekintzen kalitatea aztertzeko baizik ez dira erabiliko.

I. PRESTAKUNTZA EKINTZA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

(Entitate onuradunak bete beharreko aurreinprimakiak)

1. Espedientearen zk./ikastaroa

2. Ekintzaren zk. (*)

3. Taldearen zk. (*)

4. Ekintzaren izena

5. Modalitatea

6. Ekintzaren hasiera data

7. Ekintzaren amaiera data

8. Ekintza eman zuen entitatea (**)

9. Autonomia erkidegoa (**)

10. Probintzia (**)

11. Espezialitatea (**)

(*) Batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako prestakuntza ekintzak identifikatzeko beharrezkoak diren datuak.

(**) Batik bat langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak identifikatzeko beharrezkoak diren datuak.

II. PARTE-HARTZAILEA SAILKATZEKO DATUAK

(X batez markatu dagokion laukitxoa)

A. Parte-hartzailea eta prestakuntza ekintza sailkatzeko datuak

(X batez markatu dagokion laukitxoa)

1. Adina: ..................

2. Sexua

1.-Emakumezkoa

2.-Gizonezkoa

3. Gaur egun duen titulazioa

1.-Titulaziorik gabe

2.-DBHko graduatua/Eskola-graduatua

3.-Batxiler-titulua.

4.-Teknikari titulua/Erdi Mailako Zikloa

5.-Goi mailako teknikari titulua/Goi Mailako Zikloa

6.-Unibertsitateko ikasketak, lehen zikloa (Diploma-Gradua)

7.-Unibertsitateko ikasketak, bigarren zikloa (Lizentzia-Masterra)

8.-Unibertsitateko ikasketak, hirugarren zikloa (Doktoretza)

9.-Doktore titulua

10.-Bestelako titulazioa (zehaztu) .........................................................

4. Lan-egoera

1.-Langabea

2.-Lanean/norberaren kontura (enpresaburua, autonomoa, kooperatibista...)

3.-Lanean/besteren kontura (publikoa/pribatua)

5. Bizitokia/lantokia (probintzia adierazi)

1.-Langabea bada/Bizitokia

2.-Lanean ari bada/Lantokia

6. Nola izan zenuen ikastaro honen berri?

1.-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

2.-Prestakuntza-ibilbidea

3.-Nire enpresaren bidez

4.-Enpresaburuen erakundea edo sindikatua

5.-Komunikabideak: prentsa, irratia, Internet, telefonoa, telebista

6.-Beste batzuk (zehaztu) ........................................................................

7. Lanbide-kategoria (lanean ari direnentzat soilik)

1.-Zuzendaritzako kidea

2.-Erdi mailako karguduna

3.-Teknikaria

4.-Langile kualifikatua

5.-Kualifikazio txikiko langilea

6.-Beste kategoria bat (zehaztu) ............................................................

8. Ikastaroaren ordutegia (lanean ari direnentzat soilik)

1.-Lanaldiaren barnean (jo 8.1 puntura)

2.-Lanalditik kanpo

3.-Biak (jo 8.1 puntura)

8.1.-Ikastaroak hartzen duen lanaldia (%)

8.1.1.-%25 baino gutxiago

8.1.2.-%25 eta %50 artean

8.1.3.-%50 baino gehiago

9. Parte-hartzailearen enpresaren tamaina (lanean ari direnak soilik)

1.-1 eta 9 langile artean

2.-10 eta 49 langile artean

3.-50 eta 99 langile artean

4.-100 eta 250 langile artean

5.-250 langile baino gehiago

B. Prestakuntza ekintzen balorazioa

Balora itzazu ikastaroaren alderdi hauek 1etik 4rako puntuazio eskala erabiliz. Markatu X batez dagokion puntuazioa:

1 Ez nago batere ados, 2 Ez nago ados, 3 Ados nago, 4 Oso ados nago

1. Ikastaroaren antolaketa

1

2

3

4

1.1.-Ikastaroa ongi antolatu da (informazioa, datak/ordutegiak bete dira, emandako materiala)

1.2.-Taldean izandako ikasleen kopurua egokia izan da ikastaroa gauzatzeko

2. Eman diren edukiak eta metodologia

1

2

3

4

2.1.-Ikastaroaren edukiak prestakuntzaren arloan ditudan beharretara egokitu dira

2.2.-Teoria eta praktika behar bezala uztartu dira

3. Iraupena eta ordutegia

1

2

3

4

3.1.-Ikastaroaren iraupena egokia izan da bere helburuei eta edukiei dagokienez

3.2.-Ordutegiak ikastarora joan ahal izatea erraztu du

4.1. Prestatzaileak

1

2

3

4

4.1.1.-Ikastaroa eta tutoretzak emateko moduak ikaskuntza erraztu du

4.1.2.-Emandako gaiak sakonki ezagutzen dituzte

4.2. Tutoreak

1

2

3

4

4.2.1.-Ikastaroa eta tutoretzak emateko moduak ikaskuntza erraztu du

4.2.2.-Emandako gaiak sakonki ezagutzen dituzte

5. Baliabide didaktikoak (gidak, eskuliburuak, fitxak...)

1

2

3

4

5.1.-Emandako dokumentazioa eta materialak ulergarriak eta egokiak dira

5.2.-Baliabide didaktikoak eguneratuak daude

6. Instalazioak eta baliabide teknikoak (arbela, pantaila, proiektagailua, telebista, bideoa, ordenagailua, programak, makineria, tresneria...)

1

2

3

4

6.1.-Ikasgela, lantegia edo instalazioak egokiak izan dira ikastaroa gauzatzeko

6.2.-Baliabide teknikoak egokiak izan dira ikastaroaren edukiak lantzeko (ordenagailuak, arbela, proiektagailua, telebista, makineria)

7. Soilik ikastaroa modalitate hauetan egin bada: urrutiko modalitatea, teleprestakuntza edo mistoa

1

2

3

4

7.1.-Tutoretzek eta material didaktikoek aukera eman dute ikastaroa erraztasunez egiteko (inprimakiak, aplikazio telematikoak)

7.2.-Laguntzarako baliabide nahiko egon dira (banakako tutoretzak, posta eta banaketa zerrendak, telekonferentzia, liburutegi birtuala, bilatzaileak...)

8. Ikaskuntza ebaluatzeko mekanismoak

8.1.-Ebaluazio eta autoebaluazio probak egin dira norberaren ikasmaila ezagutzeko.

Bai

Ez

8.2.-Ikastaroari esker nire kualifikazioa aitortzen duen egiaztagiria daukat

Bai

Ez

9. Ikastaroaren balorazio orokorra

1

2

3

4

9.1.-Ikastaroak lan-merkatuan sartzen lagun diezadake

9.2.-Ikastaroari esker, lanpostuan aplika ditzakedan trebetasun/gaitasun berriak neureganatu ditut

9.3.-Ikastaroari esker, enpresan edo enpresatik kanpo lanpostuz aldatzeko aukerak hobetu ditut

9.4.-Lanbide-karreran hobetzeko ezagutzak hobetu ditut

9.5.-Garapen pertsonala hobetu dut

10. Oro har, ikastaroarekin dudan asebetetze maila

1

2

3

4

11. Iradokizunik edo oharrik egin nahi izanez gero, mesedez, jarraian utzitako tartea erabili.

Galde-sorta noiz bete den

Mila esker zure laguntzagatik.

Iragarkiaren kodea: F1106198