75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi, haien kontzesiorako gastua baimendu eta agindua eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen duena.

1985. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Urte horietan guztietan, laguntza kultur sektore horretako lege aldaketen eta diru-laguntzei buruzko legeriako aldaketaren mende egon da. Bestetik, diruz lagundu diren alderdiak haien funtzionamendua, jarduerak edo inbertsioak izan dira, une desberdinetan. Hori guztia erakunde horiek mantentzea eta gara daitezen laguntzea interes sozialekotzat jotzetik dator.

Deialdi honetako laguntzak museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako dira, eta haien guztirako zuzkidura 70.000 eurokoa da.

Horrenbestez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2011. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta eransten diren oinarri arautzaileak onestea. Gehieneko zuzkidura 70.000 eurokoa izanen da.

2. Guztira 70.000 euroko gastua baimentzea diru-laguntza hori emateko, 2011ko aurrekontuko "Museoentzako eta erakusketa museografiko iraunkorrentzako laguntzak" izeneko A20003-A2310-4816-333100 kontu-sailaren kargura.

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

70.000,00

G/A20002/4816/333100: Museoentzako eta erakusketa museografiko iraunkorrentzako laguntzak

2011

3. Foru agindu hau eta laguntzen deialdi honen oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari zuzendua. Bi errekurtsoak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia eta oinarriak argitaratu edo ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu hau Museoen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 29an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendua laguntzeko asmoz, deialdi hau egin du, guztira 70.000 euroko zuzkidura duena. Honako hauek dira oinarriak:

2011. URTEAN MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN FUNTZIONAMENDURAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA

Foru agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetan gehienez ere 70.000 euro banatuko dira, A20003 A2310 4816 333100 ''Museoentzako eta erakusketa iraunkorrentzako laguntzak'' kontu-sailaren kontura.

ERANSKINA

OINARRIAK

1.-Xedea.

1.1. Deialdi honen helburua da 2011. urtean Nafarroako Foru Komunitateko museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak ematea.

1.2. Funtzionamendurako laguntzek 10.000 euroko zuzkidura izanen dute.

1.3. Diruz lagun daitekeen gastutzat jotzen da entitatearen funtzionamenduaren ondoriozkoa, eta ez dira inolaz ere onartuko inbertsio, azpiegitura, ekipamendu edo jarduera gastuen ondoriozko fakturak.

2.-Hartzaileak.

Diru-laguntzak ondokoek eskuratzen ahalko dituzte:

a) Deialdiaren egunean Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museo edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenenek izan ezik. Deialdiaren barne daude aldi baterako aitortu diren museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak.

Aurrekoaz gain, titular guztiek onuradun izateko baldintzak bete beharko dituzte, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Museoen edo bilduma museografiko iraunkorren titularrek ezin izanen dituzte laguntza hauek eskuratu, baldin eta 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan entitate horien gastu arruntetarako kontu-sail izendunen onuradunak badira.

3.-Eskaerak aurkeztea.

3.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

Eskaerak telematika bidez aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan esteka bat egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoarekin. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileen tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 guneak ditu haien esku. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, eta hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

Eskaera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari zuzendu behar zaio, eta ohar modura jarriko da: "2011. urtean museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako diru-laguntzak emateko deialdirako".

3.2. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian, Nafarroako Ogasun Publikoan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria eska dezan.

4.-Dokumentazioa.

4.1. Eskabidearekin batera (1. eranskina) agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak:

-Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak nor ordezkatuz jarduten duen egiaztatzeko agiriak.

-Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintzak betetzen direla adieraziz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).

-Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2009. eta 2010. urteei dagozkienak. Berariaz aipatu behar da zenbat bisitari izan diren urte bakoitzean.

-Jardueraren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2011. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

-2011. urteko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena, erakundearen titularrak sinatua, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionatzeko dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluari jarraikiz, eskatzaileak uste badu errekeritzen zaizkion agirietakoren bat lehendik Foru Administrazioak baduela, ez du aurkeztu behar agiri hori, betiere bere eskaeran adierazten badu.

4.2. Diru-laguntza eskabidea behar bezala betea ez badago, antzemandako akatsa interesdunari zuzen dezala eskatzen ahalko zaio. Horretarako, hamar egun naturaleko epea emanen zaio, akatsa zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita. Eskatzaileak hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da; hortaz, espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

5.-Tramitazio-faseak.

5.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuak tramitatuko ditu.

5.2. Batzorde batek baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak eta proposamena helaraziko dio Kultura Zuzendaritza Nagusiari, hogei egun naturaleko epean, zuzenketa fasean aurkezten den azkeneko agiria jasotzen denetik hasita. Batzordeburua Carmen Valdés Sagüés andrea izanen da, Museoen Zerbitzuko zuzendaria, eta batzordekideak, honako hauek: Susana Irigaray Soto andrea, Museoen Ataleko burua, eta Koldo Lasa Aristu jauna, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

Beharrezkoa bada, Museoen Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Mercedes Jover Hernando andrea arituko da, Nafarroako Museoaren Ataleko burua; Susana Irigaray Soto andrearen ordez, Juana Marco Goñi andrea, Museoen Zerbitzuko goi mailako teknikaria, eta, Koldo Lasa Aristu jaunaren ordez, José Luis Ramírez Sádaba jauna, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeko kidea.

5.3. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, batzordeak aurkeztu eta onartu direnak baloratuko ditu.

Laguntzak ebatzi eta eman ondoren diru erabilgarria geratzen bada, bigarren deialdi bat onesten ahalko da. Horretara museo gisa edo bilduma museografiko iraunkor gisa dealdi hau argitaratu eta gero aitorpena jaso duten erakundeen titularrak aurkezten ahalko dira, aitorpena aldi baterako jaso dutenak barne.

6.-Balorazioa.

6.1. Aurkezten diren eskaeren balorazioa gehienez ere 100 puntukoa izanen da, ondoko irizpideei jarraikiz:

-Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroaren inskripzio-mota (gehienez 40 puntu), honen arabera: museoa, 40 puntu; bilduma museografiko iraunkorra, 30 puntu; aldi baterako aitorpena duen museoa, 20 puntu; aldi baterako aitorpena duen bilduma museografiko iraunkorra, 10 puntu.

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak kultur arloan egindako bidea (gehienez 30 puntu), honen arabera:

  • Bisitarientzat irekita egondako orduen jarraitutasuna: 10 puntu gehienez.
  • Azken bi urteetan bertaratu diren bisitarien kopurua: 10 puntu gehienez.
  • Erakundearen azken bi urteetako jarduera, eskatzaileak emandako datuetan oinarrituta: 10 puntu gehienez.

-Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko turismoaren eta kulturaren esparruan duen eragina (gehienez 30 puntu), honen arabera:

  • Herrigune handietatik urrun dauden eta mota guztietako azpiegitura gabeziak dituzten eskualdeetako museoak edo bildumak. 30 puntu.
  • Periferian dauden baina komunikazio onak dituzten eskualdeetako museoak edo bildumak: 25 puntu.
  • Azpiegitura gabeziak dituzten baina ibilbide kultural erakargarri batean (Done Jakue Bidean edo bestean) egoteagatik abantailak dituzten museoak edo bildumak; eta herrigune handi batean baina Foru Komunitateko hiriburutik urrun dauden museoak: 20 puntu.
  • Iruñeko museoak eta bildumak: 15 puntu.

6.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzeko ere.

6.3. Balorazio batzordeak Museoen Zerbitzuari igorriko dio proposamena. Horrek, onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen duen txostenarekin batera, Kultura Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio proposamena.

7.-Ebazpena.

7.1. Laguntzak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bitartez esleituko dira, eta hark deialdia osorik edo partez hutsik gelditu dela deklaratzen ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. Ebazpen hori eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jarriko da.

7.2. Kultura Zuzendaritza Nagusiak laguntzak bi epetan ordainduko ditu.

Esleitutako laguntzaren %60 ebazpenarekin batera ordainduko da, aurrerakin gisa.

Nolanahi ere, aurrerakin horien ordainketa onartutako obligazioei aurre egiteko aurreikusirik dauden funts likidoen egoeraren mende egonen da. Hortaz, aurrerakinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.

Gainerako %40 urteko memoria eta gastuen frogagiriak aurkeztutakoan ordainduko da.

Frogagiri horiek, 2011. urteari dagozkionak, behar bezala beterik egon beharko dute, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera, haren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua.

Gastuen frogagiriekin batera, dokumentu sinatu bat aurkeztu beharko da, frogagiri guztiak zerrendaturik jasotzen dituena, eskaeran 4. eranskinaren arabera aurkeztutako aurrekontuko kontzeptuen hurrenkera berean jarriak, guztira justifikatutako diru-kopurua adieraziz.

7.3. Funtzionamendu gastu guztiak eta haien ordainketaren egiaztapena justifikatu beharko dira. Helburu horretarako onuradunak diru-laguntzaz gain norberaren funtsak edo bestelako diru-laguntzak edo baliabideak izan dituenean, justifikazioan adierazi beharko dira funts horien zenbatekoa, jatorria eta nola aplikatu diren diru-laguntza honen helburura.

7.4. Funtzionamendu gastuen artean aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematearen ondoriozkoak badira, 12.000 eurotik goitikoak, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, salbu eta diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan zerbitzua emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeari jarraituko zaio.

7.5. Frogagiriak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 10ean bukatuko da. Behin epe hori bukatuta, fakturarik aurkeztu ez bada, laguntzaren kontzesioa baliorik gabe geldituko da. Baldintza hori betetzeko, funtzionamendu gastuen justifikazioa azaroaren 30eko eginen da eta erantzukizuneko aitorpena erantsiko da, ordaintzeko gelditzen diren kontzeptuen eta zenbatekoen zerrenda aipatzen duena.

8.-Onuradunen betebeharrak.

8.1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Helburua lortzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo diru-laguntza hauek emateko oinarri izan den portaera izatea, diru-laguntzak ematerakoan Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibide teknikoetara egokituz.

b) Kultura Zuzendaritza Nagusiari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko edo diru-laguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen dituen egiaztapenak eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiari. Jakin bezain laster emanen da haien berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematea diruz lagundutako proiektuaren ezaugarrietako batean edo hura gauzatzean gerta daitekeen edozein aldaketaren berri, eskaeran adierazitakoarekin alderatuta. Proiektuaren gaineko edozein aldaketak, aurretik, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna jaso beharko du.

f) Nafarroako Gobernuaren laguntza aipatzea, diruz lagundutako proiektuan, instalazioetan edo ondasunean agerrarazi daitekeen moduan.

g) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpen proposamena egiten den unean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak izatea.

h) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

9. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Beste entitate batzuetatik ere diru-laguntzarik edo laguntzarik hartuz gero, emandako laguntza aldatuko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen badu.

10. Laguntza itzultzea.

Laguntza itzultzeari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

11. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

12. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari zuzendua. Bi errekurtsoak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia eta oinarriak argitaratu edo ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

1. ERANSKINA

Eskabidea

-Titularraren datuak:

[ ] Pertsona fisikoa.

[ ] Pertsona juridikoa.

[ ] Toki entitatea

Izena

IFZ: .......................... Helbidea: ............................................... Udalerria: ..................... Posta kodea: ........... Telefonoa: .............. Faxa: ............. Helbide elektronikoa:

-Ordezkariaren datuak:

Izena: ...................... Deiturak:

Kargua: ................................................................. NANa: .................... Helbidea: ............................................... Herria:

Posta kodea: ...................... Telefonoa: .......................... Faxa:

Helbide elektronikoa: .

-Diru-laguntza hartuko duen museoa edo bilduma museografiko iraunkorra:

Izena:

Helbidea: ............................................... Herria:

Posta kodea: .......... Telefonoa: .............. Faxa:

Helbide elektronikoa:

Oinarrietan ezarritakoarekin bat:

a) 4.1. oinarriko atal hauetan aipatzen diren agiriak aurkezten ditut:

[ ] Eskatzailearen NANa eta eskatzaileak nor ordezkatuz parte hartzen duen egiaztatzeko agiriak.

[ ] Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2009. eta 2010. urteei dagozkienak, zenbat bisitari izan diren urte bakoitzean barne.

[ ] Jardueraren plana eta gastuen eta diru-sarreren aurrekontua 2011. urterako, 3. eranskinean agertzen den ereduaren arabera. Entitate publikoek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten kontu-sailen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

[ ] 2011. urteko ordutegiari buruzko erantzukizuneko aitorpena, erakundearen titularrak sinatua, astean eta urte-sasoietan gertatzen diren aldaketak eta bestelakoak zehaztuz.

[ ] Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionatzeko dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari adierazten duen aitorpena. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan, oraindik ere ebatzi gabeko beste laguntza eskaeraren bat baldin bada, hori ere aipatu beharko da.

b) Oinarrietan ezarritakoarekin bat, 2. puntuan:

[ ] Erantzukizuneko aitorpena, 2. eranskinaren arabera.

c) Eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.

Sinadura: ..........................................

2. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

.......................................... jaunak/andreak, .................... kargua duenak, ......................(a)ren izenean eta hura ordezkatuz, ........................................... museorako diru-laguntzaren eskaerari dagokionez,

Erantzukizuna nire gain hartuz, deklaratzen dut eskatzailea:

a) Ez dela epai irmo baten bidez kondenatua izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Ez duela konkurtsoaren adierazpena eskatu, ez dela kaudimengabe deklaratua izan inolako prozeduratan, ez dagoela konkurtso baten partaide gisa deklaratua, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende eta, Konkurtso Legearen arabera, ez dagoela desgaitua konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako desgaitasunaldian egoteagatik.

c) Errudun deklaratua izatearen ondorioz, Administrazioarekin sinatutako ezein kontraturen deuseztapen irmorik ez dela izan.

d) Hauek (markatu behar den laukitxoa).

[ ] Pertsona fisikoa.

[ ] Administratzaileak, merkataritzako sozietateen kasuan.

[ ] Legezko ordezkariak, beste pertsona juridiko batzuen kasuan.

ez daudela indarreko araudian ezarritako bateraezintasuneko kasuetan.

e) Zergei buruzko betebeharrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak, eguneratuak dituela.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez dela zehatua izan diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, Diru-laguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.

Sinadura: ..........................................

3. ERANSKINA

2011ko aurrekontua

Diru-sarrerak:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

ESKATZAILEAREN EKARPENA

ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENA

ENTITATE PRIBATUEN EKARPENA

DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...)

BESTE DIRU-SARRERA BATZUK:

GUZTIRA

Gastuak:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

LANGILEAK: ...............................................................................

-Plantillako langileak: ...................................................................

-Kontratadunak: ......................................................................

HORNIDURAK: ...........................................................................

-Argia: .....................................................................................

-Ura: ........................................................................................

-Telefonoa eta telekomunikazioak: .........................................

-Berokuntza: ............................................................................

-Bulegoko materiala: ...............................................................

-Beste batzuk: .........................................................................

MANTENTZE-LANAK: ................................................................

-Garbiketa: ..............................................................................

-Igogailua eta karga-jasogailua: ..............................................

-Lorezaintza: ...........................................................................

-Suteak, segurtasun sistemak eta alarmak: ............................

-Klimatizazioa eta berokuntza: ................................................

-Informatikako mantentze-lanak: .............................................

-Prebentziozko kontserbazioa: ...............................................

-Eraikina konpontzea eta kontserbatzea: ...............................

-Altzariak eta ekipoak konpontzea eta kontserbatzea: ..................................................................................................................

-Beste batzuk: ................................................................................................................................................................................

ZERBITZU PROFESIONALAK

-Gestoria eta aholkularitza: .....................................................

-Auditoretza: ............................................................................

-Aseguru-artekaritza: ..............................................................

-Beste batzuk: .........................................................................

BESTE GASTU BATZUK (kontzeptuak zehaztu): ......................

GUZTIRA

4. ERANSKINA

Gastuen justifikazioa
Guztira izandako gastuen zerrenda, kontzeptuen arabera

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

LANGILEAK: ................................................................................

-Plantillako langileak: ..............................................................

-Kontratadunak: .......................................................................

HORNIDURAK: ...........................................................................

-Argia: ......................................................................................

-Ura: ........................................................................................

-Telefonoa eta Interneteko konexioa: ......................................

-Berokuntza: ............................................................................

-Bulegoko materiala: ...............................................................

-Beste batzuk: .........................................................................

MANTENTZE-LANAK: .................................................................

-Garbiketa: ..............................................................................

-Igogailua eta karga-jasogailua: ..............................................

-Lorezaintza: ...........................................................................

-Suteak, segurtasun sistemak eta alarmak: ............................

-Klimatizazioa eta berokuntza: ................................................

-Informatikako mantentze-lanak: .............................................

-Prebentziozko kontserbazioa: ................................................

-Eraikina konpontzea eta kontserbatzea: ................................

-Altzariak eta ekipoak konpontzea eta kontserbatzea: ............

-Beste batzuk: .........................................................................

ZERBITZU PROFESIONALAK: ..................................................

-Gestoria eta aholkularitza: .....................................................

-Auditoretza: ............................................................................

-Aseguru-artekaritza: ..............................................................

-Beste batzuk: .........................................................................

BESTE GASTU BATZUK (kontzeptuak zehaztu): ..............................................................

GUZTIRA:

Iragarkiaren kodea: F1105865