75. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearena. Horren bidez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatu zen.

Akats bat aurkitu da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatzen duen Foru Legearen testuan, 2011ko martxoaren 28ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa. Beraz, ondoko zuzenketa hau egin da:

246 (bis) artikuluan, hirugarren idatz-zatian, 5003. orrialdeko lehen zutabean, honakoa dioen tokian:

"... aurreko idatz-zatian aipatutako ikasketa tituluren bat eskuratu dela frogatu beharko da, edota ikasketa horietakoren bati dagokion gradu-titulua edo titulu baliokide bat".

Honakoa behar du:

"... aurreko idatz-zatian aipatutako ikasketa tituluren bat eskuratu dela frogatu beharko da, edo Enpresa Zientzietako diploma, edo ikasketa horietakoren bati dagokion gradu-titulua, edo titulu baliokide bat".

Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1106358