70. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

443/2011 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez epe bat ezartzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenak eta hautapen proba gainditu ez arren gutxienez sei puntu (proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30) lortu dituztenak kontratatzeko zerrendetan sartutako izangaiek modua izan dezaten deialdiko eskabidean zentroa hautatzeko jarri zuten hasierako aukera aldatzeko. Deialdia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratu zen.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako aldi baterako langileak hautatzeko arauak onesten dituenak, 4.2 artikuluan zehazten du erakunde autonomo horretako zentroak hautatzeko jarraitu behar den prozedura.

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ospitalegunea sortu izanak berarekin ekarri zuen abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 4.2 artikulua aldatu beharra, eta hori Osasuneko kontseilariaren uztailaren 14ko 71/2010 Foru Aginduaren bidez egin zen, bai aipatu Ospitalegunea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro gisa sartzeari dagokionez, bai erakunde autonomo horretakoak ziren beste zentro batzuk kentzeari dagokionez.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 19an emandako 233/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Deialdi horren ondorioz, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenak eta hautapen proba gainditu ez arren gutxienez sei puntu (proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30) lortu dituztenak kontratatzeko zerrendetan sartutako izangaiek zentroa aukeratzeko duten eskubidea errespetatzearren eta abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 4.2 artikuluaren eduki berriari egokitzearren, beharrezkoa da epe bat irekitzea, hasierako aukera aldatu ahal izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenak eta hautapen proba gainditu ez arren gutxienez sei puntu (proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30) lortu dituztenak kontratatzeko zerrendetan sartutako izangaiek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiko eskabidean zentroa hautatzeko jarri zuten hasierako aukera aldatzeko, bai iraupen luzeko zerrendetan bai iraupen laburrekoetan. Horretarako, onarpen-eskabidearen eredua, ebazpen honi erantsia, erabili beharko da. Deialdia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratu zen.

Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordeak proposatu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako aldi baterako langileak hautatzeko arauak egokitzea, erakunde autonomo horretako zentroak hautatzeko jarraitu beharreko prozeduran.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamabost egun balioduneko epea ezartzea, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenak eta hautapen proba gainditu ez arren gutxienez sei puntu (proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30) lortu dituztenak kontratatzeko zerrendetan sartutako izangaiek modua izan dezaten deialdiko eskabidean zentroa hautatzeko jarri zuten hasierako aukera aldatzeko. Deialdia 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratu zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan
aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak

DEIALDIAREN DATUAK

Lanpostua:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen: zenbakia: ................................................................................................................., eguna: ..................................

DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Sakelako telefono zk.:

2. telefono zk.:

Helbide elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko egiten diren zerrendetan egon nahi dudala:

A) Iraupen luzekoak.

Izangai bakoitzak zein zentrotan sartu nahi duen adierazi beharko du; guztiak hautatzen ahal dira.

[ ] Nafarroako Ospitalegunea

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa)

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Adimen Osasunerako Zuzendaritza

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu

B) Iraupen laburrekoak.

Izangai bakoitzak, probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek izan ezik, zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

A atala

B atala

C atala

[ ] Nafarroako Ospitalegunea

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa)

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

[ ] Adimen Osasunerako Zuzendaritza

Azaldutakoarekin bat, eskabide hau onar dadila eskatzen dut.

Iruñean, 20...ko ................ (a)ren .... (e)an

Interesduna,

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Irunlarrea kalea, 39 - 31008 IRUÑA.

F1105673

Iragarkiaren kodea: F1105673