68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2011. urteko karga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2010eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2275.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5605.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,17.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2,0.
  • 20 urte bitarte: %2,0.

Kuota zehazteko karga-tasa: %8,28.

-Ura: 0,174294 euro/m².

-Harguneko tasa: 6 euro/urtea.

Urraulbeitin, 2011ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Ana Carmen Cigüela Irujo.

Iragarkiaren kodea: L1105643