68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Basiano pintorearen kaleko 9.ean lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko martxoaren 22an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-MAR-11 (15/UV).

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2011ko martxoaren 9ko txosten teknikoarekin bat,

ERABAKI DA:

1.-Hasiera batean onestea Francisco Javier Jabat Inzak jabeen elkartearen izenean sustatutako xehetasun azterlana, Basiano pintorearen kaleko 9.ean kanpoko fatxadaren lerrokadurak aldatzeko, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailuak paratu ahal izateko.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1105593