68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aurrekontuko aldaketa. Hasiera bateko onespena

Leitzako Udalak, 2011ko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2011 aldaketa Udalaren 2011. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2011ko martxoaren 28an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1105642