68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Artiberri II sektoreko birzatiketaren aldaketa.
Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2011ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artiberri II sektoreko birzatiketaren aldaketa, Etxebizitzako eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariaren 20/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako egiturazko aldaketatik eratorritako egitura berrira egokitze aldera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2011ko martxoaren 25ean.-Alkatea, Xabier Lasa.

Iragarkiaren kodea: L1105605