68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2011ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual eta xehakatua, N-121-B errepidetik Arizkungo UE-1 Ordoki unitateko industrialderako sarbideei dagokienez. Hura Ciaurriz Iraizoz andre arkitektoak prestatu du 2010eko iraileko datarekin. Berariaz abiarazitako espedientean dago, zeina Promociones Zioz, S.L.k sustatu baitu. Hona hemen determinazioak:

-Udalaren zerbitzu teknikoek 11/02/11n berariaz prestaturiko txostenean (Ref. B-060/10) aipatutakoak.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo horretan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon, 2011ko martxoaren 23an.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L1105306