68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2011rako ordenantza eta igorpenak. Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2010eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantzetako aldaketak, tasen tarifak, prezio publikoak eta igorpenak, 2011rako.

Iragarkia 2010ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 22an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, hasierako erabakia behin betikoa bilakatu da eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da, ordenantzarekin batean, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2011ko martxoaren 28an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

ORDENANTZA FISKALAK ETA UDAL ORDAINARAZPENEN IGORPEN TASAK, 2011RAKO

1. Ordenantza fiskalak:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

-Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

-Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

-Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

-Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

-Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

-Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Oharrak:

Zilegi denean, %2 igoko dira Udalaren ordenantza eta ordainarazpen guztien tarifak 2010eko kuoten gainetik, 2011rako, legezko gehiengoetatik goiti egin gabe (landazaintza, kirol instalazioak etab.).

EIOZ: bere horretan utzi da obra gauzatzeko aurrekontuaren %4a.

2. Tasak:

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3144ko tasa ezarri da 2011rako.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 40%.

Barillasen, 2011ko martxoaren 28an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L1105626