68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

OURENSEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 771/2010 prozedura

Jesus Blanco Dos Anjos jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Estructuras y Montajes Galaicos, S.L. enpresaren aurka epaitegi honetan tramitatzen ari diren 771/2010 autoetan, Francisco Javier Blanco Mosquera jaunak, Ourenseko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman du 2010eko azaroaren 2an: "Baiesten dut Jesús Blanco Dos Anjos jaunak Estructuras y Montajes Galaicos, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.615,17 euro ordaintzera, gehi legezko berandutza-interesak. Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dutela Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpen egunaren ondoko bost egun baliodunetan, Lan arloko epaitegi honen bitartez. Eta demandatuari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, lan arloko epaitegi honek Banesto bankuaren bulego nagusian irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (3223000065077110 kontua) kondenako diru kopurua sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena. Halaber, Banesto bankuaren bulego nagusian epaitegi honek irekita duen erregutze-errekurtsoen kontuan 150 euroko gordailu berezia egin izanaren frogagiria aurkeztu beharko du. Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta jasota gera dadin eta Estructuras y Montajes Galaicos, S.L. enpresari epaia jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, eta ohartarazten dut hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Ourensen, 2011ko martxoaren 3an.-Idazkari judiziala, M. Elsa Mendez Diaz.

Iragarkiaren kodea: J1104911