68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 142/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko martxoaren 16an.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José Ramon Lecumberri Martínez legelari jaunak eskaturik, abokatuaren kontua ordaintzearen gaineko 142/2010 auzi-prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, José Antonio Beorlegui Montoya jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Epaileak betearazpena abiaraztea erabaki du José Antonio Beorlegui Montoyaren aurka, 1.116,00 euroko printzipala, Lecumberri legelari jaunak erreklamatzen duena, ordain dezan, gehi 30 euro oraingoz, interesetarako eta sortutako kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa, eta premiamendu bidea irekitzen da betearazpenpeko alderdiaren aurka.

Auto honen aurka ez dago errekurtsoa jartzerik, baina betearazpenpeko alderdiak oposizioa egin dezake. (PZLaren 551.4 artikulua).

Eta José Antonio Beorlegui Montoyari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, ediktu honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko martxoaren 16an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1105076