68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 543/2008 prozedura

Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: M.ª José González Rodríguez prokuradore andreak eskaturik, prokuradorearen kontua ordaintzearen gaineko 543/2008 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Edgar Stalin Villamar Montese jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Margarita Pérez-Salazar Resano epaile andrearen probidentzia.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.

González prokuradore andreak aurkeztutzat jotzen dira aurreko idazkia, zor diren diru kopuruen kontu xehakatua eta ordainketen frogagiriak. Horrenbestez, egin bedi zinpeko kontuaren gaineko espedientea, eta horretan alderditzat joko da aipatu prokuradorea.

Egin bekio errekerimendua Edgar Stalin Villamar Monteseri, hamar eguneko epean prokuradoreari 3.206,80 euro ordain diezazkion, eta ohartarazi hala egiten ez badu premiamendu-bidea erabiliko dela ordainarazteko. Aurkeztutako kopiak emanen zaizkio.

Epe horretan ahalorde-emaileak aurka egiten badu, auzitegiak kontua eta prozesuko jarduketak aztertuko ditu, baita aurkeztutako agiriak ere, eta hamar eguneko epean autoa emanen du, prokuradoreari ordaindu beharreko diru kopurua zehazteko, eta ahalorde-emaileari ohartaraziko dio jakinarazpenaren ondoko bost eguneko epean ordaindu ezean premiamendupean sartuko dela.

Ezarritako epean ahalorde-emaileak ez badu aurka egiten, betearazpena abiaraziko da, kontuaren zenbatekoa ordain dezan, kostuak gehituta.

Ebazpen honen aurka berraztertze-errekurtsoa jar daiteke, idatziz, epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak; fede ematen dut.

Eta Edgar Stalin Villamar Monteseri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1104540