68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 295/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Nekane Astiz Otazu prokuradoreak Talleres Bidasoa, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Eduardo Alvarez González kondenatzen dut demandatzaileari 3.094,01 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Eduardo Alvarez Gonzálezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1105000