1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
7E/2011 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2011. urteko Eskola Ibiltarien Programan parte hartzeko deialdia ebatzi, beste autonomia erkidego batzuetako eskola ibiltarietan parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeei eman zaizkien laguntzak ordaintzeko agindu eta 2011n Eskola Ibiltaria Nafarroako Foru Komunitatean egiteko behar den gastua ordaintzeko baimena ematen duena. Programaren deialdia urriaren 18ko 15E/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean azaltzen du beharrezkoa dela 2011ko Eskola Ibiltarien programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda argitara ematea, baita erreserban gelditu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen aktan adierazitakoari jarraikiz. Txosten horrek, halaber, azaltzen du Hezkuntza Ministerioak jarduera prestatu eta bidaiak egiteko eman dituen diru-laguntzak (37.890 euro) banatu egin behar direla.
Halaber, bidezkoa da Eskola Ibiltaria Nafarroako Foru Komunitatean egiteko behar den gastua (gehienez 42.110,00 eurokoa) ordaintzeko baimena ematea. Programa horretan beste autonomia erkidego batzuetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 270 ikasleri eta 18 irakasleri eginen zaie arreta 6 astez. Hezkuntza Ministerioaren ekarpena 25.214,94 eurokoa izanen da, gehienez ere, eta Nafarroako Gobernuak gainerakoa ordainduko du.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "2011ko Eskola Ibiltariak" Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea, dagozkien ibilbide eta kopuruak adierazita:
IFZ | IKASTETXEA | HERRIA | IBILBIDEA | EGUNAK | ZENBATEKOA |
S3199145H | DOÑA ALVARA ALVAREZ HLHI | FALTZES | KAN TENERIFE | APIRILAREN 10etik 16ra | 4.960,00 |
S3199140I | ELÍAS TERÉS IP | FUNES | GL BURGOS | URRIAREN 18tik 24ra | 1.090,00 |
S3199156E | SANTA MARIA HLHI | LOS ARCOS | ASTURIAS | MAIATZAREN 15etik 21era | 1.630,00 |
S3199173J | SAN SALVADOR IP | OTEITZA | GM TOLEDO | AZAROAREN 29tik ABENDUAREN 05era | 2.020,00 |
S3199097A | PRINCIPE DE VIANA HLHI | ERRIBERRI | GL SALAMANCA | MAIATZAREN 09tik 15era | 1.630,00 |
S3199038E | OTSAGABIKO HLHI | OTSAGABIA | MADRIL | URRIAREN 24tik 30era | 2.020,00 |
S3199090F | SAN JUAN HLHI/STA. BARBARA HLHI | IRUNBERRI / ELO | MURTZIA | MAIATZAREN 03tik 09ra | 2.410,00 |
S3199172B | SAN BARTOLOME HLHI | MARTZILLA | VALENTZIAKO ERK. | MARTXOAREN 28tik APIRILAREN 03ra | 1.630,00 |
S3199227D | LA BALSA IP | ARROITZ | MADRIL | APIRILAREN 04tik 10era | 1.630,00 |
S3199176C | BEINTZA-LABAIENGO HLHI | BEINTZA-LABAIEN | KAN GRAN CANARIA | MAIATZAREN 22tik 28ra | 4.960,00 |
S3199122G | URRACA REINA HLHI | ARTAXOA | MENDEBALDEKO ANDALUZIA | AZAROAREN 14tik 20ra | 2.020,00 |
S3199202G | VIRGEN DEL SOTO HLHI | CAPARROSO | GALIZIA | MAIATZAREN 17tik 23ra | 2.020,00 |
S3199115A | FRANCISCO ARBELOA HLHIP | AZAGRA | GL SORIA | URRIAREN 04tik 10era | 1.090,00 |
S3199195C | LA CRUZ HLHI | ALLO | KATALUNIA | MAIATZAREN 24tik 30era | 1.630,00 |
S3199127F | JUAN DE PALAFOX HLHI | FITERO | GALIZIA | MAIATZAREN 31tik EKAINAREN 06ra | 2.020,00 |
S3199220I | SAN BABIL HLHI | ABLITAS | MADRIL | MAIATZAREN 16tik 22ra | 1.630,00 |
S3199185D | NTRA. SRA. DE LA ASUNCION HLHI | SANTAKARA | GL BURGOS | MAIATZAREN 03tik 09ra | 1.090,00 |
S3199178I | OBANOSKO HLHI | OBANOS | EKIALDEKO ANDALUZIA | MAIATZAREN 23tik 29ra | 2.410,00 |
GUZTIRA | 37.890,00 |
2. Eskaera hauek erreserban uztea:
| IKASTETXEA | HERRIA |
1. ERRESERBA | IRAIN HLHI | LESAKA |
2. ERRESERBA | VIRGEN DE LA OLIVA HLHI | ZARRAKAZTELU |
3. ERRESERBA | EL CASTELLAR HLHI | ALESBES |
4. ERRESERBA | JUAN DE PALAFOX 2 HLHI | FITERO |
3. Gehienez 37.890 euroko zenbatekoa duen gastua baimentzea 2011. urtean beste autonomia erkidego batzuetako eskola ibiltarietan parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeen joan-etorriak egiteko eta ibilbideak prestatzeko, 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Eskola ibiltarientzako laguntzak" izeneko 425004 42350 2269 322D00 kontu-sailaren kargura.
4. Eskatu laguntzak honako taula honetan ageri diren onuradunei ordaintzea:
IFZ | IZENA | AURREKONTUKO KONTU-SAILA | ZENBATEKOA |
S3199145H | Doña Alvara Alvarez HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 4.960,00 |
S3199140I | Elías Terés IP | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.090,00 |
S3199156E | Santa Maria HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199173J | San Salvador IP | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.020,00 |
S3199097A | Vianako Printzea HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199038E | Otsagabiko HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.020,00 |
S3199090F | San Juan HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.410,00 |
S3199172B | San Bartolomé HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199227D | La Balsa IP | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199176C | Beintza-Labaiengo HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 4.960,00 |
S3199122G | Urraca Reina HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.020,00 |
S3199202G | Virgen del Soto HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.020,00 |
S3199115A | Francisco Arbeloa HLHIP | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.090,00 |
S3199195C | La Cruz HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199127F | Juan de Palafox HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.020,00 |
S3199220I | San Babil HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.630,00 |
S3199185D | Nuestra Señora de la Asunción HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 1.090,00 |
S3199178I | Obanosko HLHI | G/425004/42350/2269/322D00: eskola ibiltarientzako laguntzak | 2.410,00 |
GUZTIRA | 37.890,00 |
5. Gehienez 42.110 euroko zenbatekoa duen gastua baimentzea 2011. urtean Nafarroako Eskola Ibiltaria egiteko 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Eskola Ibiltarientzako laguntzak" izeneko 425004 42350 2269 322D00 kontu-sailaren kargura.
6. Programan izandako gastuak programa bukatutakoan justifikatzeko eskatzea, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
Iragarkiaren kodea: F1104157