65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 11. puntuan:

"Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa, Baztango Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko 1, 2 eta 3. artikuluei, lurzoru finkatuari buruzkoei, dagokiena, Silvia Barbarin Gomez arkitektoak 2010eko abenduan prestatua eta Baztango Udalak sustatua."

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Baztanen, 2011ko martxoaren 21ean.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L1105155