64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

Aldaketa, Herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina industria instalazioetarako eta/edo fabriketarako erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina industria instalazioetarako eta/edo fabriketarako erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzako 4. artikulua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lorkan (Deierrin), 2011ko otsailaren 2an.-Kontzejuko burua, Laura López Galindo.

Iragarkiaren kodea: L1105134