64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2011ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, argitara eman zen Leozko Udalaren erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren Udalaren 2010eko aurrekontuko 2/2010, 3/2010 eta 4/2010 aldaketak.

Jendaurreko epea espedientearen aurka alegaziorik aurkeztu gabe iraganik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Tokiko Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), aldaketak behin betikoz onetsitzat jo dira eta, hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

2/2010 aldaketa

-Gastuak: Diru-sarreren bidez sortutako kredituak:

Kontu-saila: 1 432 60104.-Maquirrian oinezkoendako bidea: 29.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 29.000,00 euro.

-Finantzabidea:

Kontu-saila: 72001.-Estatu funtsaren diru-laguntza (Zapatero Plana): 29.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 29.000,00 euro.

3/2010 aldaketa

-Gastuak: Kreditu berezia:

Kontu-saila: 1 121 44001.-Orbalan diru-laguntza: 30.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 30.000,00 euro.

-Finantzabidea:

Kontu-saila: 87000.-Gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakina: 30.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 30.000,00 euro.

4/10 aldaketa

-Gastuak: Diru-sarreren bidez sortutako kredituak:

Kontu-saila: 1 121 64501.-Informatikako inbertsioa, Administrazio Elektronikoa dela eta: 3.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.600,00 euro.

-Finantzabidea:

Kontu-saila: 75509.-Udalerrientzako diru-laguntza, IKTak sustatzeko: 3.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.600,00 euro.

Iratxetan, 2011ko martxoaren 14an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1105227