64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2010eko kontu orokorra

Lapoblaciongo Udalak, 2011ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zuen 2010eko ekitaldiko kontuen espedienteaz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Meanon, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1105051