64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2011ko aldaketa ordenantza fiskaletan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako aldaketa. 2011ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 3an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horietako aldaketak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ALDAKETA, ORDENANTZETAN ETA TARIFEN ERANSKINETAN, 2011. URTEAN

1) Ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea. Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea, Udal Planeko aldaketak eta xehetasun azterlanak.

Espedientea tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean sartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,165 euro/m².

II. epigrafea. Plan partzial edo berezietako eta xehetasun azterlanetako aldaketak izapidatzea:

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea. Birzatiketen tramitazioa.

III.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-Esleipenaren ondoriozko lurzatiaren metro koadro bakoitza: 0,410 euro.

III.B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

-Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

V. epigrafea. Lurzatitzeko edo lur banantzea egiteko lizentziak

Lurzatitzeko edo lur banantzea egiteko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak banandutako hiri lurzoruaren azalera osoaren arabera likidatuko dira: 0,204 euro.

VI. epigrafea. Obra lizentziak.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga likidatzearen ondorioz, zenbatekoa 46 euro baino gutxiago bada, kenketari dagokion tasa likidatuko da.

VII. epigrafea. Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

-Eraikin berriak: 306,00 euro/etxebizitza.

-Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 160.000 euro/etxebizitza.

VIII. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzialak edo bereziak tramitatzea eta Udal Planeamenduko aldaketa: 280 euro.

-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 280 euro.

-Xehetasun azterlanak tramitatzea: 280 euro.

-Xehetasun azterlaneko aldaketa tramitatzea: 280 euro.

-Lur banantzeko lizentziak tramitatzea: 142 euro.

2) Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea. Jarduera lizentzia.

-Aplikatzeko tarifa 408,00 euro izanen da.

II. epigrafea. Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran.

-Lehen 50 m²-ak, m² bakoitzeko: 3,97 euro.

-51 - 100: 3,82 euro.

-101 - 400: 3,19 euro.

-401 - 1.000: 2,85 euro.

-1.000 baino gehiago: 2,93 euro.

III. epigrafea. Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

-Aplikatu beharreko tarifak II. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

3) Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea. Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzaren sorrarazpena izanen da: 16,60 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal bat bada edo gehiago, metro luze bakoitzagatik: 18,27 euro.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea. Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 16,60 euro.

Fidantzak zangak irekitzeagatik:

Zangak irekitzeagatik, metro lineal bakoitzeko sortuko da fidantza bat, honakoa: 40,60 euro.

4) Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituena:

Ehorzketak:

A) Lurrean: 90 euro.

B) Horma-hilobian: 45 euro.

C) Kolunbarioan: 34 euro.

D) Panteoian: 100 euro.

Panteoiak:

Ez da lurzati gehiagorik emanen panteoietarako.

A) Horma-hilobiak:

1. Betiko kontzesioak: 675 euro.

2. Hamar urteko okupazioa, luzapenarekin:

-Hamar urteko okupazioa: 280 euro.

-Hamar urteko luzapena: 280 euro.

B) Kolunbarioak:

1. Betiko kontzesioak: 110 euro.

-Hamar urteko okupazioa: 50 euro.

-10 urteko luzapena: 50 euro.

C) Lurreko hilobiak

-Hamar urteko okupazioa: 300 euro.

-Hamar urteko luzapena: 300 euro.

Tasa horiek guztiak 100 euro handituko dira Irurtzunen erroldatuta ez dauden pertsonentzat.

5) Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena:

a) Igerilekuak eta instalazio osagarriak:

Urteko kuota, 5 urte bitarte: 0 euro.

-Urteko kuota, 14 urte bitarte: 50,50 euro.

-Urteko kuota, 14 -18 urte: 60,50 euro.

-Urteko kuota helduak, 18 -65 urte: 81,30 euro.

-Urteko kuota, 65 urtetik goitikoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatuak): 0 euro.

-Sarrera, 14 urtetik beheitikoak: 3,30 euro (astegun eta jaiegunak).

-Sarrera, 14 urtetik goitikoak: 5,60 euro (astegun eta jaiegunak).

-Urteko kuota, 65 urtetik goitikoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatu gabeak): 2,20 euro.

-Abonamenduak 15 egunetarako, 14 urtetik beheitikoak: 25 euro.

-Abonamenduak 15 egunetarako, 14 urtetik goitikoak: 35 euro.

b) Kiroldegia:

-Tarifa bakarra: 18 euro/ordua.

c) Pilotaleku estalia:

-Tarifa bakarra, 17 foku: 10,00 euro/ordua.

d) Eskolako instalazioak eta lokalak:

-Gelako tarifa: 4,2 euro/ordua.

-Jantokiko tarifa: 11,00 euro/ordua.

Irabaki asmorik gabeko jarduerak badira, tarifa 2,50 euro izanen da, gelako eta eguneko. Gela erabiltzen bada astean 5 egunez, %20ko deskontua eginen da; 15 egunez bada, deskontua %30ekoa izanen da, eta 30 egunez bada, %50ekoa izanen da. Berriz, urte osoz bada, deskontua %80koa izanen da.

6) Ordenantza fiskala, Musika Eskolako tasak arautzen dituena.

A) 2010/2011 ikasturteko kuotak.

-Irurtzun, Itza, Imotz eta Arakilgo ikasleak: 35 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Irurtzun, Itza, Imotz eta Arakilgo ikaslea, familia ugarikoak badira edota familia bateko bigarren kidea bada. 20 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Beste herrietako ikasleak, 87 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Irakasle-ikasleak, 33,40 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

B) Matrikula: 30 euro/ikastaroa.

C) Atakondoa Ikastetxeko musika lantegia, 90 euro/eskolako ikasturtea.

7) Ordenantza fiskala, Udal Ludotekako tasak arautzen dituena.

Ikasturtearen prezioa (urria-maiatza), 184 euro.

Umerik bada ludoteka asteko egun guztietan erabili nahi duena, prezioa 280 eurokoa izanen da (urria-maiatza).

8) Ordenantza fiskala, Eskola garraioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena:

Egungo ordenantzaren 3. artikuluari (Ordaindu beharra eta sorrarazpena), honako atal hau atxiki zaio:

"Ikaslerik bada zerbitzuan baja ematen duena, ikasturte osoaren prezioa ordaindu beharko du".

Prezioa: 588 euro, ikasturte osoagatik.

9) Ordenantza fiskala, Kultur Etxeko auditorioan egiten diren kultur jardueren prezio publikoak arautzen dituena:

Sarrera: lagun bakoitzeko 2,5 euro, gutxienez, eta 6 euro, gehienez.

Lokalak.

-Aretoak, 3 euro orduko.

-Ekitaldi aretoa, 5 euro orduko.

10) Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituena:

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira.

1. Etxeko kontsumoa.

a) Lauhilean, gutxienez: 6 euro.

b) 0,5 euro/gutxienez metro kubiko 1 eta gehienez 200 metro kubiko, lauhilean.

c) 0,615 euro/metro kubiko bakoitza, 200 metro kubikotik gorako kontsumoetan lauhilean.

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela joko da.

2. Industria kontsumoa (lokal horietan jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotua dagoen jarduerarik egiten bada).

a) Lauhilean, gutxienez: 9 euro.

b) 0,75 euro/metro kubikoa, lehenbiziko 400 metro kubikoetarako, lauhilean.

c) euro 1/metro kubikoa, 400 - 5.333 metro kubikoetarako, lauhilean.

d) 1,16 euro/metro kubiko bakoitza, 5.333 metro kubikotik goitiko kontsumoetan lauhilean.

Obretarako uren tasak industria tarifak direla joko da.

11) Ordenantza fiskala, Merkataritza ez egonkorra, merkatu txikia eta bestelakoak arautzen dituena:

a) Merkatu txikia:

-Hiruhileko tarifa, 4 metro bitarteko saltokietarako: 78 euro.

-Hiruhileko tarifa, 4tik 6 metro bitarteko saltokietarako: 120,00 euro.

-Hiruhileko tarifa, 6tik 8 metro bitarteko saltokietarako: 173,00 euro.

-Hiruhileko tarifa, 8tik 10 metro bitarteko saltokietarako: 213,00 euro.

b) Noizbehinkako merkataritza:

-Saltokiak, txosnak, atrakzioak eta antzekoak, 0,30 euro egunean metro koadro bakoitzeko.

-Txurro dendak eta antzekoak, 0,50 euro egunean metro koadro bakoitzeko.

12) Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena:

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 26 euro urtean.

I.2. Kutxa makinak: 300 euro/urtea.

I.3. Saltzeko makinak: 50 euro makinako, urtean.

I.4. Edukiontziak eta obretako etxola: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

I.5. Aldamioak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

I.6. Garabiak edo garabi-kamioiak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

I.7. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitza: euro 1.

I.8. Hesiak edo itxiturak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

I.9. Bertzelako aprobetxamenduak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira.

Trafikoaren edo oinezkoen joan-etorria galarazten bada, tasa bikoitza izanen da okupazio guztietan.

Irurtzunen, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1105008