64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Plan berezi indepedentea.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Plan berezi indepententea, hain zuzen ere Irisarri Jauregian turismo eta aisialdirako gunea egiteko; erabaki hori baldintzapean egonen da, izan ere aurkeztutako dokumentazioan agertzen den bidea pribatua da eta hori aldatu beharra dago eta publikoa dela adierazi, egun dagoen itxitura kenduta eta bidea handik igaro ahal izateko libre utzita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Agustín Sainz Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: L1104630