64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Galozeko Udalak, 2010eko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Galozeko Udalaren 2011ko plantilla organikoa.

Iragarkia 2011ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi laburrean, behin-behinekoa eta E mailakoa.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 7. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Behin-behineko lan-kontratudunen zerrenda

Juana Moreno Domínguez, ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi partzial eta murriztuan, behin-behinekoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Galozen, 2011ko otsailaren 23an.-Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1105050